Nerea Oyarzabal eta Xabi Belaunzaran, pista estaliko denboraldian lortu dituzten emaitzei esker, 16 urtetik beherako Gipuzkoako atletismo selekzioarekin Zaragozara joango dira datorren asteburuan. Oso zaila da horrelako topaketa batean parte hartu ahal izatea, zorionak beraz eta zorte on!
Nereak, gainera, 7. postua lortu du gaur goizean Euskadiko pista estaliko txapelketa absolutuan, altuera jauzian 1,40 eta 1,45 metroko altuerak lehenengotik pasa ondoren. 1,50 metrokoarekin ezin izan du, baina gaurkoan ere aurreko probatako erregulartasuna erakutsi du Nereak. Zorionak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina