2020(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

Martxoaren 15ean Plaiaundin

Joan den asteburuan ere atletismoaz toperaino gozatzeko aukera izan genuen gure taldean. Alde batetik, Plaiaundin konbinadetan parte hartu genuen benjaminek, alebinek eta infantilek, eta oso ongi pasatzeaz gain emaitza bikainak lortu genituen! Emaitzak laister eskuragarri izango dituzue.








Bestalde, Aritz Leonet Euskal Selekzioarekin ibili da Zaragozan Espainiako Kross Txapelketan, eta honek ere merituzko lasterketa egin zuen. Klikatu hemen emaitzak ikusteko.








Bestalde, heldu den igandean ere, martxoaren 15ean, Plaiaundin daukagu zita. Hona hemen frogen ordutegia, eta parte hartu nahi izanez gero, entrenatzaileei esan edo hemen klikatu. Igande arte!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina