Asteburu intentsua pasa dugu Haurtzarotarrek.
Anoetan Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen, eta Mikel Hoyos, Asier Urdanpileta eta Borja Manchadok 3.000ko lasterketan izan ziren. Borja 1500a egitera ere animatu zen. Euren denborak hobetu zituzten, pozik egoteko arrazoiak beraz!
Gipuzkoako txapelketako emaitzak
Igandean, berriz, haurren txanda izan zen Plaiaundin. Denetatik bizitu genuen: urduritasun handiz hasiriko egunean froga batzuk ez ziren atera espero bezala, baina dena eman ondoren irrifarrez eta barrezka itzuli ginen etxera. Gu horrekin gelditzen gara.
Plaiaundiko emaitzak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina