2021(e)ko azaroaren 16(a), asteartea

Inoiz baino gogotsuago itzuli gara!

 Ia bi urteren ondoren, lehiaketak badoaz martxa hartzen pixkanaka. 

Hasteko, Haurtzaro Atletismo Taldeko gazteenak lehiaketetara itzuli dira, ongi itzuli gainera.

Urriaren 31ean hasi genituen lehiaketak Plaiaundin. Taldeko 29 atletek hartu zuten parte eta ederki pasatu genuen. Hementxe emaitzak.

Azaroaren 7an Lasarteko krossean eta Hondarrabin izan ginen, eta emaitza apartak lortzeaz gain, gozatu ederra hartuta itzuli ginen denak. 

Hona hemen Lasarteko emaitzak eta argazki batzuk.





 Hondarrabin izandako alebin mutilen argazki bat eta emaitzak.



Beteranoen kategoriari dagokionez, gure taldekidea den Alberto Franco emaitza ederrak lortzen ari da.

Urriaren 31an Gasteizko Martin Fiz maratoian hartu zuen parte, eta hirugarren postua lortu zuen. 


 

Behobia-San Sebastian lasterketan ere oso fin aritu zen, 1:08:18-ko denbora lortuz.

 

Zorionak denei, ederki ari zarete!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina