2016(e)ko martxoaren 13(a), igandea

Azkenean... hemen ditugu ARGAZKIAK!

Denboraldi hasieratik izan ditugun arazoak konpondu ondoren, aurtengo argazkiak blogera igotzea lortu dugu azkenean. ARGAZKIAK atalean sartuta album desberdinak ikusi ahal izango dituzue, baina aukeraketa errazteko hemen bertan jartzen dizkizuegu loturak:

PLAIAUNDI eta HONDARRIBI 2015-2016

FEDERATUEN PISTA ESTALIA 2015-2016

SLALOM 2015-2016

KROSAK 2015-2016

     KROS TXAPELKETAK 2015-2016
     KROS desberdinak 2015-2016
     LASARTEKO KROSA 2016
     TXINGUDIKO KROSA 2015


Argazki gehiago badituzue gurekin harremanetan jarri eta igoko ditugu. Eskerrik asko!

GOZATU!!

2016(e)ko martxoaren 12(a), larunbata

30. urteurreneko argazkiak

30. urteurrenetik denbora dexente pasa den arren, orain arte argitaratu gabe genituen argazkiak dituzue hemen. Egun polita eta berezia izan zen. Begira ze ongi pasa genuen!

Beste 30 urte beteko al ditugu?


2016(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

Igandean, eskualdeko azken PLPa Hondarribin

Hondarribin burutuko da benjamin, alebin eta infantil mailako Plaiaundi-Hondarribiko denboraldiko azkeneko PLP proba.

Bertara joateko, goizeko 9:30ean gelditu gara Ikastolako aparkalekuan. 

Benjaminak beranduago hasten direnez, zuzenean Hondarribira joateko aukera izango dute, aurretik adierazita. 10:45ean bertan egon beharko dute beranduenez.

Hau da proben ordutegia:

ORDUABENJAMINAKALEBINAKINFANTILAK
10,30---Pisua (N eta M)Altuera (N eta M)
11,00------80 (N eta M)
11,15Txabalina (N eta M)60 (N eta M)Hirukoitza (N eta M)
11,45---500 (N eta M)---
12,00------500 (N eta M)
12,15250 (N eta M)------


2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

Gogoratzeko moduko asteburua

Bi zita garrantzitsu genituen pasa den astebururako. Jubenil mailako pista estaliko Espainiako txapelketa batetik, eta infantil mailako Euskadiko kros txapelketa bestetik. 

JUBENIL MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA:

Nerea Oiartzabal, Alazne Garrido eta Julen Perezek parte hartu dute Salamancan burutu den txapelketa honetan. Esperientzia bikaina izan da zalantzarik gabe, baina emaitzak ere aipatzekoak izan dira:

Nerea Oiartzabalek 5. postua lortu du altuera jauzian, bere markarik onena lortuz gainera. 1,61 metro lehenengotik pasa ditu, urteko txapelketa garrantzitsuenean. BIDEOA HEMEN. 

Alazne Garridok 16. postua lortu du 400 metroko proban, 1'00"59ko denborarekin. Bere lehenengo aldia izateko, emaitza bikaina! BIDEOA HEMEN.

Julen Perezek 6. postua lortu du 200 metroko proban, 22"64ko denborarekin. Lehenengo ronda eta finalerdi bikainak egin ondoren iritsi zen finalera, baina aipatu beharra dago 60 metroko proban ere finalerdietara iristea lortu zuela, 7"27ko denborarekin (ezin izan zuen bertan parte hartu, ordutegiarengatik). BIDEOA HEMEN.

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN

INFANTIL MAILAKO EUSKADIKO KROS TXAPELKETA:

Gipuzkoako txapelketan sailkatzea lortu ondoren, Euskadiko kros txapelketan parte hartu dute Ane Etxebeste eta Hiart Ibargurenek, Berrizen, Bizkaian.

Gipuzkoako selekzioarekin egin dute korri bertan, eta ezin dugu aipatu gabe utzi Amaiur Errazkin (Gipuzkoako txapelduna) ere selekzioaren parte zela, baina ezin izan duela parte hartu, gaixorik dagoelako. 

Anek 3. postua lortu du, bigarrenarekin azken metroraino lehian ibili ondoren, eta Hiartek 4. postua, lasterketa bikaina egin eta bukaeran postu bat aurreratu ondoren. 

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.


ZORIONAK HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!


2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Alazne Garrido ere Espainiako txapelketara

Larunbatean lortu zuen Alazne Garrido gazteak Espainiako txapelketarako minima. Euskadiko pista estaliko txapelketa absolutuan parte hartu eta 5. postua lortu zuen, 59"38 denborarekin. Segundu eta erdi inguru hobetu zuen bere aurreko marka, lasterketa ikarragarria egin ondoren.

Alazneren lorpen honekin, hiru izango dira Haurtzaro Atletismo Taldetik Espainiako txapelketara joango diren jubenilak, Julen Perez eta Nerea Oiartzabalek ere dagoeneko minima egina baizuten.

Zorionak eta zorte on Salamancan!

Eta Alazneren lasterketa bikaina ikusi ez duzuenontzat, hemen bideoa:

2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Igandeko probak, Plaiaundin

Igandean ospatuko da BAT taldeak antolatutako proben 8. jardunaldia, Plaiaundin.
Bertara joateko bi ordutegi jarri ditugu:

9:30tan ikastolako aparkalekuan, alebinak eta infantilak.
10:00tan ikastolako aparkalekuan, benjaminak.

* Zuzenean joaten zaretenok aurretik adierazi, mesedez. Proba baino ordu erdi lehenago bertan egon behar da.

Hau da igandeko proben ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- --- Disko (N eta M)
10,30 --- 60m.Hesiak(N eta M) Altuera  (N eta M)
10,45 4x50m (N eta M) --- ---
11,30 500m (N eta M) Pilota (N eta M) 220m Hesiak (N eta M)
12,00 --- --- 1000m.
12,15 --- 1000m. ---



2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Ane Etxebeste, Lazkaoko krosean txapeldun

Ane Etxebeste gaztea izan zen Haurtzaro Atletismo Taldeko ordezkari bakarra atzoko krosean. Baina nolako ordezkaria! Garaipena lortu zuen Lazkaoko zirkuitu gogorrean, lehenengo buelta kontrolatzen joan eta bigarrenean bakar-bakarrik aurrera joan ondoren. Lasterketa dotorea, Hiart eta Amaiur bere taldekideen txaloen laguntzarekin (korri egin behar ez bazuten ere, LAGUNA animatzera joan zirenak). 

Orain arte egiten ari zen kros denboraldi bikainari lorpen bat gehitu dio, eta oraindik Euskadiko kros txapelketa falta zaio. Infantil mailari agur esateko modu paregabea!

Emaitzak ikusteko
klikatu HEMEN

Zorionak Ane!!


2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Asteburuko emaitzak

Asteburu bete-betea izango genuela aurreratu genuen, eta horrelaxe izan zen. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina gure txikiak eta gazteak ez ziren kikildu. Dominarekin edo gabe, primeran pasa genuen denok eta lasterketa bikainak egin genituen. Hemen dituzue emaitzak:


PISTA ESTALIKO JUBENIL ETA JUNIORREN EUSKADIKO TXAPELKETA:

Alazne Garrido: 2. postua (1'00"0) 400 metrotan.
Julen Perez: 2. postua (7"1) 60 metrotan.
Nerea Oiartzabal: 2. postua (1,54m) altuera jauzian.
Ioritz Labandibar: 7. postua (55"9) 400 metrotan.

EMAITZA GUZTIAK HEMEN,

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO KROS TXAPELKETA:

Amaiur Errazkin: 1. postua infantil nesketan, Euskadikorako sailkatua.
Ane Etxebeste: 2. postua infantil nesketan, Euskadikorako sailkatua..
Hiart Ibarguren: 4. postua infantil nesketan, Euskadikorako sailkatua..

EMAITZA GUZTIAK HEMEN.


HONDARRIBIKO ESKOLARREN PROBAK:

Eguraldiari aurre eginez, gustura ibili ziren gure neska-mutilak. A ze taldea!
Oraindik ez dituzte emaitzak interneten jarri, baina adi egon, laster jarriko dituzte eta.
Orain arteko emaitzak eta hemendik aurrerakoak, klikatu HEMEN. 


ZORIONAK DENOI!!
(LASTER AURTENGO ARGAZKI GUZTIAK IZANGO DITUZUE BLOGEAN)

Ane Asensiok hasiera bikaina


Ane Asensio Haurtzaro Atletismo Taldeko gaztetxoak bikain hasi du Slalomeko denboraldia. 

Ostegunean izan zuen proba honetan bere lehenengo aldia, eta guk bere maila ongi ezagutzen dugun arren, txundituta utzi zituen Nafarroan burututako probara gerturatu ziren guztiak. 

Proba kronometratuan 2'39"57 egin zuen, eta bi eliminatoriatan 26"72 eta 29"82, hiru denborak oso oso onak. Ideia bat egiteko, denbora horiekin, momentu honetan, estatu espainiarreko lehenengo postuan kokatu da Ane rankinean, bai proba kronometratuan eta baita eliminatorian ere, Espainiako txapelketarako minima lortuz. 

ZORIONAK TXAPELDUN!!

Eta hau hasi besterik ez da egin. Laster Gipuzkoako Txapelketa izango du, ondoren Euskadikoa, eta dena ongi badoa, Espainiakoa ekainean, Bartzelonan.

Slalomeko zirkuituko entrenamendua ikusi nahi baduzue, klikatu HEMEN




2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Asteburuko probak eta ordutegiak

Asteburu honetan ere zita hirukoitza dugu, adin guztientzat. Hauek dira jakin beharrekoak:

LARUNBATEAN

Pista estaliko Euskadiko Txapelketa, kadete, jubenil eta juniorrek, Donostiko belodromoan.
Ordutegia eta onartutakoen zerrenda ikusteko, klikatu HEMEN.


IGANDEAN

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa, alebin eta infantilek, Legazpin.
Informazio guztia HEMEN.
Bertara joateko 9:00tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.


Hondarribiko jardunaldi berri bat burutuko da, benjamin, alebin eta infantilentzat.
Bertara joateko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.
Hauxe da ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK           ALEBINAK          INFANTILAK
10.15 Luzeera (Mutilak)         Altuera (N eta M)          Peso (N eta M)
11.00 250m (Mutilak)                    ---                                    ---
11.00 Luzeera (Neskak)                    ---                                    ---
11.15              ---                   150m (N eta M)          Altuera (N eta M)
11.45 250m (Neskak)            Peso (N eta M)                        ---
12.00              ---                            ---                           150m (N eta M)


ANIMO EKIPO!!