2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Ane Asensiok hasiera bikaina


Ane Asensio Haurtzaro Atletismo Taldeko gaztetxoak bikain hasi du Slalomeko denboraldia. 

Ostegunean izan zuen proba honetan bere lehenengo aldia, eta guk bere maila ongi ezagutzen dugun arren, txundituta utzi zituen Nafarroan burututako probara gerturatu ziren guztiak. 

Proba kronometratuan 2'39"57 egin zuen, eta bi eliminatoriatan 26"72 eta 29"82, hiru denborak oso oso onak. Ideia bat egiteko, denbora horiekin, momentu honetan, estatu espainiarreko lehenengo postuan kokatu da Ane rankinean, bai proba kronometratuan eta baita eliminatorian ere, Espainiako txapelketarako minima lortuz. 

ZORIONAK TXAPELDUN!!

Eta hau hasi besterik ez da egin. Laster Gipuzkoako Txapelketa izango du, ondoren Euskadikoa, eta dena ongi badoa, Espainiakoa ekainean, Bartzelonan.

Slalomeko zirkuituko entrenamendua ikusi nahi baduzue, klikatu HEMEN




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina