2015(e)ko ekainaren 28(a), igandea

Nerea Oyarzabal, Espainiako Txapelketan seigarren

Ciudad Realen jokatu da jubenil mailako Espainiako Txapelketa, izugarrizko beroarekin. Eta bertan parte hartu du Nerea Oyarzabal Haurtzaro Atletismo Taldeko atleta gazteak. Arratsaldeko 17:45tan hasi da Nerearen proba, 40 gradotik gorako tenperaturarekin, eta 1,55 metroko jauzia egitea lortu du, bere bigarren markarik onena berdinduz. 

Lehenengo urtekoa izan arren, SEIGARREN POSTUA lortu du. Bere adineko hirugarrena. Benetan txalotzekoa izan da Nerearen aurtengo denboraldia, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetan garaipena lortu ondoren. Eta esan beharra dago ongi merezitakoa izan dela, lan asko egin baitu lortu duena lortzeko. 

Zorionak Nereari, eta oraingoan baita Bidasoa Atletiko Taldeko Josemi entrenatzaileari ere, astero astero Nerearekin altuera jauzia lantzen aritu baita azken bi urte hauetan. Eskerrik asko Josemi!!

2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Pasa den asteburua, Tolosan eta Alcobendasen

Gipuzkoako Txapelketa:

Tolosan jokatu zen kadete, jubenil eta junior mailako Gipuzkoako Txapelketa. Eta bertan parte hartu zuten gure taldeko lau atletak: Alazne Garrido, Maider Castaño, Xabi Belaunzaran eta Nerea Oiartzabal. 

Nerea Oiartzabal: 1. postua altuera jauzian eta Espainiako Txapelketarako minima (1,58m).
Alazne Garrido: 1. postua 600 metrotan (1'42"58) eta 1. postua 300 metroran (43"72).
Maider Castaño: 2. postua altuera jauzian (1,30m).
Xabi Belaunzaran: 3. postua 400 metrotan (52"45) eta 4. postua 200 metrotan (23"86).

Bost domina eta minima bat, asteburu ikusgarri batean. Zorionak!!

Argazkiak HEMEN eta emaitzak HEMEN. 


Kadete mailako Euskadiko Selekzioa:

Julen Perezek, ordea, Alcobendasen pasa zuen asteburua Euskadiko Selekzioarekin. Eta bertan bi probatan hartu zuen parte: 300 metrokoan eta 4x300 errelebotan.

5. postua lortu zuen 300 metroko proban (36"94) eta 8. postua erreleboetan, selekzioko beste hiru lagunekin batera. Asteburu berezia beraz Julenentzat, eta uzatailaren 11an izango duen Espainiako Txapelketarako entrenamendu bikaina. Aupa Julen!! 

Emaitzak HEMEN. 

2015(e)ko ekainaren 20(a), larunbata

...eta denboraldia amaitzeko, ekipoko afaria!

60 lagunetik gora bildu ginen ekainaren 12an Girizia Elkartean. Federatuek oraindik ere konpetitzen jarraituko badute ere, atleta eta senideekin ospatu nahi izan genuen denboraldiaren amaiera. Elkarlanean egindako pintxoekin hasiera eman eta argazki eta bideo batzuen proiekzioarekin amaitu genuen afaria. Politta izan zen, hurrengo urteetan errepikatzeko modukoa.

Eta Perikok esango lukeen bezala, "Bilbainada" bat ere egin genuen: aurtengo denboraldian zehar lortutako sari guztiak bildu eta konpartitu genituen, banakakoak izan arren talde osoa delako lorpen horien parte. 


Eskerrik asko denei eta zorionak HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!

Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen.

2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Denboraldi bukaerako afaria

Kaixo lagunak!

Astelehenean haur eta gaztetxoekin merendola egin ondoren, ez ahaztu aurten HAURTZARO ATLETISMO TALDEKO denboraldi bukaerako afaria egingo dugula, haur, gaztetxo, guraso eta entrenatzaile guztiok elkarrekin.


EGUNA eta ORDUA: ekainak 12, ostirala, 20:00tan.

LEKUA: Girizia Elkartea.
MENUA:
Haurrak 5€:
Makarroiak, pizza eta izozkia.
Helduak 10€:

Zizka-mizka degustazioa, entsalada, saiheskia, postrea eta kafea. 



Animatu!!

2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea

Denboraldi bukaerako merendola


Benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil, junior... Ez ahaztu bihar denak gonbidatuta zaudetela denboraldi bukaerako merendolara! (Aldatzeko kamixeta eramatea komeni da...)


Ordua: 18:00tan Ikastolan!

Eta ahal baduzue, ostiraleko afarian zenbat izango zareten (atleta eta guraso) merendolan adierazi. 


Nerea eta Xabi, Euskadiko podiumean

Durangon jokatu zen atzo jubenil eta junior mailako Euskadiko Txapelketa. Eta denboraldia bukatzen ari den arren, inoiz baino indartsuago daude gure gazteak! Bi dominarekin bueltatu zire etxera Nerea eta Xabi.

Nereak altuera jauziko proba irabazi zuen jubenil mailan, bere marka onena lortuz: 1,55m. Euskadiko txapeldun! Zorionak Nerea!!

Eta Xabik hirugarren postua lortu zuen junior mailako 400 metroko proban, honek ere bere markarik onena lortuz: 51'74". Zorionak makina!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN. 

2015(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

Ane eta Xabi, biak bosgarren asteburuko txapelketetan

Zita bikoitza izan dugu asteburu honetan Anoetako miniestadioan. Larunbatean, infantil mailako Euskadiko Txapelketa, eta igandean, Gipuzkoako Txapelketa absolutua. 

Infantil mailako Euskadiko Txapelketan ANE ETXEBESTEk hartu zuen parte, Gipuzkoako selekzioarekin, eta 5. postua lortu zuen 1.000 metroko proban, hirugarren postutik segundu erdira. Bera baino zaharragoekin lehiatuz oso lasterketa polita egin ondoren, 3'18"56 izan zen bere denbora, inoizko onena. Aupa Ane!!

Sailkapenak HEMEN.

Eta gaur jokatu den Gipuzkoako Txapelketa absolutuan, XABI BELAUNZARAN gaztea izan da protagonista. Atzoko sagardo eguna ongi ospatu ondoren, 400 metro hesiekin egiteko gai izan da, eta nola gainera! 5. postua lortu du, 1'02"15 eginez. Artista!

Aipatzekoak dira ere gaur bertan (lehiaketaz kanpo) Alazne Garrido eta Julen Perezek burututako 300 metro hesidunetako lasterketak: Alaznek 50"15 eta Julenek 43''96.

Sailkapenak HEMEN.


ZORIONAK DENEI!!



2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

Alebin neskak, Gipuzkoako txapeldunak!!

Atzo kadeteek langa oso goian jarri bazuten ere, alebin neskak ez dira gutxiago izan gaur goizean Tolosan burutu den taldekako Gipuzkoako Txapelketan. TALDEKAKO GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK!! 

Hasiera-hasieratik primeran aritu dira gure sei neska ausartak: Enara, Olaia, Amaiur, Jani , Eitza eta Nagore. Eta taldekako garaipenaz aparte, erreleboetako proba ere Gipuzkoako erreleboetako txapelketa zenez, beste domina batekin itzuli gara etxera, zilarrezkoa. Zorionak denei, eta mila esker Ane Etxebesteri ere, entrenatzaile lanetan laguntzegatik.

Enara (pisua): 5,35 m.
Olaia (60mv): 13"60.
Amaiur (60m): 8"63.
Jani (1000m): 3'45"84.
Eitza (luzera): 3,56 m.
Nagore (altuera): 1,33 m.
Amaiur-Olaia-Nagore-Eitza (erreleboak): 37"48.

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Bideoa ikusteko, klikatu HEMEN. 

Eta gaurkoa ospatzeko, nola ez, garaipenaren bideoa!



GORA HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!

2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

Kadeteen Euskadiko Txapelketa, ikaragarria!

Ikaragarria izan zen atzo jokatutako kadete mailako Euskadiko Txapelketa. Ikaragarria lortutako emaitzengatik eta ikaragarria gure atletek erakutsitako laguntasun eta talde-lanarenatik. Hiru domina lortu zituzten guztira, baina atzokoan aipagarriena kadete mailako Espainiako Txapelketarako (uztailean Valladoliden jokatuko dena) bi minima lortu zituztela izan zen. Egun osoa bertan pasa ondoren (Donostiko bazkari eta guzti), hauek izan ziren goiz eta arratsaldean zehar lortutako emaitzak:

JULEN PEREZ:
1. postua 300 metrotan, 37"60. (Espainiako Txapelketarako minima).
3. postua luzera jauzian, 5,33m. 
4. postua 100 metrotan, 11"98. (Finalean 11"88 egin zuen, baina haize gehiegirekin).

ALAZNE GARRIDO:
3. postua 600 metrotan, 1'40"81. (Espainiako Txapelketarako minima).
4. postua 300 metrotan, 43"80. 

LUR GAZTELUMENDI:
7. postua jabalinan, 20,29m. 

MAIDER CASTAÑO:
7. postua altueran, 1,20m. 

MATTIN APAOLAZA:
13. postua 100 metrotan, 12"70.

LUR-MAIDER-INTZA-ALAZNE:
5. postua erreleboetan, 56"09. (Talde onena agian ez, baina jatorrena zalantzarik gabe!)

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN. 

ZORIONAK DENEI! GORA GU TA GUTARRAK!!


Kadeteak Donostin eta alebinak Tolosan

Asteburu honetan zita bikoitza dauka Haurtzaro Atletismo Taldeak. Alde batetik kadeteak Donostian izango dira Kadete mailako Euskadiko Txapelketan, eta bestetik alebin neskak Tolosan, taldekako Gipuzkoako Txapelketan.

Hau izango alebinen igande goizeko ordutegia (9:00tan ikastolako aparkalekuan):                   
                                    
10:30                           Peso (2 Kg.)                                       ENARA
                              
10:45                           60 m vallas                                        OLAIA
                         
11:15                           60 m                                                   AMAIUR

11:30                           Altura                                                 NAGORE

Longitud                                           EITZA
                                    
11:45                           1.000 m                                              JANIRE


12:30                           4 x 60 (Cto Gipuzkoa)                     OLAIA-AMAIUR-NAGORE-EITZA 


ZORTE ON ALEBIN ETA KADETE GUZTIEI!!