Arratsalde on!
Tamalez, joan den asteko frogak suspenditu egin ziren berriz eguraldiarengatik, baina igande hontan aukera berri bat izango dugu atletismoaz gozatzeko, Hondarrabiako pistan.
Apuntatzeko, beti bezala entrenatzaileei abixatu, edo izena eman hemen osteguna baino lehen.
Gogoratu froga baino 30 minutu lehenago egon behar dela, eta gu 9:30etan Haurtzaroko parkinetik pasako garela norbaitek eramatea behar badu.
Anima zaitezte! Ongi pasako dugu eta!
2019(e)ko azaroaren 26(a), asteartea
2019(e)ko azaroaren 19(a), asteartea
Azaroak 24 Plaiaundin PLP
Kaixo ekipo!
Asteburu hontan ere ez gara aspertuko, igandean eskolarrek frogak dituzte eta Plaiaundin.
Froga polit eta ugari izango ditugu hontan, hainbeste gustatzen zaizkigun erreleboak barne, beraz parte hartzera animatzen zaituztegu guztioi.
Horretarako, beti bezela izena eman hemen, edo entrenatzaileoi abixatu.
Gogoratu zuen froga baino ordu erdi lehenago azaldu behar duzuela bertan, edo 9:30 tan Haurtzaroko parkiñean. Joateko arazorik edukiz gero abixatu eta eramango dizuegu.
Igandean ikusiko gara!

2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea
Txingudiko krosean earki pasa dugu!

Goiz pasa itzela izan dugu gaurkoan Txingudiko Krosean. Eguraldi txarrari aurre eginez, taldeko 23 ausart animatu dira lokatzetan korri egitera.
Gogotsu egin dute korri denek eta, lasterketa gogorraren ostean, irrifartsu itzuli gara etxera. Zorionak guztiei!
Bestalde, eta bizitutako esperientzia bera gutxi balitz, gutako batzuek podiumera igotzera ere lortu dute!
Hemen dituzue partaide guztien emaitzak:
Alebin neskak
63º Lorea Kortajarena
72º Binta Rodriguez
89º June Irigoien
Infantil neskak
50º Lara Manjarres
51º Maddi Iradi
65º Uxue Mitxelena

63º Xabier Sukia
72º Fernando Rostas
90º Iker Etxegoien
Infantil mutilak
18º Unai Txopeitia
29º Markel Vargas
40º Lier Bergaretxe
42º Manex Irigoien

Jubenil neskak
3º Hiart Ibarguren
5º Amaiur Errazkin
Junior neskak
2º Ane Etxebeste
Beterano mutilak
3º Borja Manchado
6º Asier Urdampilleta
8º Mikel Hoyos
20º Felipe Mitxelena
Senior mutilak
10º Aritz Leonet
Sailkapen guztiak osorik, HEMEN.
Azkenik, benjaminen sailkapenak egin ez diren arren, ezin ditugu taldeko txikienak ahaztu:
Nora Iñigez eta Oihan Garcia (azken hau domina eta guzti joan da etxera).
Meritu handiko lasterketak denak! Beraz, zorionak guztioi!!
Eta datorren astean berriz ere pistara!
2019(e)ko azaroaren 11(a), astelehena
Txingudiko krosa, urteroko zita

Goizean goiz karpa montatu eta bertan egongo gara lasterketa guztiak ikusten, 10:10etan taldeko lehenengo atletek hartuko baitute parte, beteranoek. Baina goiz osoa bertan pasa ezin duzuenok lasai, 10:30etan egingo dugu kedada nagusia Ikastolako aparkalekuan eta bestela ere nahikoa izango baita atleta bakoitza bere proba baino 45 minutu lehenago bertan egotea (karpan elkartuko gara).
Hau da eskolarren ordutegia:
11.55 INFANTIL NESKAK
12:05 INFANTIL MUTILAK
12:20 ALEBIN NESKAK
12:30 ALEBIN MUTILAK
12:40 BENJAMIN NESKAK (2010ean jaioak)
12:45 BENJAMIN MUTILAK (2010ean jaioak)
Hau da eskolarren ordutegia:
11.55 INFANTIL NESKAK
12:05 INFANTIL MUTILAK
12:20 ALEBIN NESKAK
12:30 ALEBIN MUTILAK
12:40 BENJAMIN NESKAK (2010ean jaioak)
12:45 BENJAMIN MUTILAK (2010ean jaioak)
12:50 BENJAMIN NESKAK (2011n jaioak)
12:55 BENJAMIN MUTILAK (2011n jaioak)
12:55 BENJAMIN MUTILAK (2011n jaioak)
Giro aparta egoten da eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Hamaiketakoarekin edo hamaiketakorik gabe, ongi etorriak izango zarete denak!
Oharra: goizean zehar bildutako irudiak (argazki zein bideo) entrenatzaileoi bidaltzea eskertuko dizuegu, kroseko bideoa egin ahal izateko.
Oharra: goizean zehar bildutako irudiak (argazki zein bideo) entrenatzaileoi bidaltzea eskertuko dizuegu, kroseko bideoa egin ahal izateko.
2019(e)ko azaroaren 10(a), igandea
Denboraldiko lehenengo krosa, Atapuercakoa
Hotza, euria, haizea, lokatza... Hasi da 2019-2020ko kros denboraldia!
Atapuercako kros ospetsua burutu zen atzo, eta Haurtzaro Atletismo Taldea bertan egon zen lehenengo aldiz. Estatu mailako adin guztietako atleta onenekin batera, inongo beldurrik gabe atera zen Hiart Ibarguren Criado taldeko atleta gaztea. Oraindik ere Bidasoa Atletiko Taldearekin korri egin bazuen ere (urtebetez egon da gurekin lotura zuzena duen BATen federatuta, bi taldeen mesederako), aurtengo denboraldian etxera itzuliko da berriz, urtarriletik aurrera.
Lasterketa azkarra izan zen hasiera-hasieratik (irabazleak 3'39''ra korri egin zuen), eta Hiartek bere lekua topatu zuen segituan, 30 lehenengoen artean. Hiru kilometroak 3'55''ko erritmoan egin ondoren eta bere azken metroetako abiadura erakutsiz, 138 helmugaratuetatik 26. postua lortu zuen azkenean.
Hemen behean duzue sailkapen osoa eta baita kroseko irudiekin osatutako bideoa ere.
Zorionak Hiart!
Eta datorren igandean denak Txingudiko krosera!
2019(e)ko azaroaren 3(a), igandea
Frogak suspenditu dira
Eguraldi txarra dela eta, gaurko Hondarribiko frogak bertan behera gelditu dira.
Sentitzen dugu, ongi izan.
Sentitzen dugu, ongi izan.
2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea
Frogen emaitzak eta Azaroak 3ko frogak
Kaixo Lagunok!!
Pasa den igandean atleta eskolarren lehen jardunaldiaz gozatu genuen. Asko izan zineten Plaiaundira hurbildutako atletak, ilusio handiarekin konpetitzeko asmoz, beraz lehenik eskertu nahi genuke guztion partaidetza!
Sakatu hemen frogetan lortutako emaitzak ikusteko.
Bestalde, igande hontan ere (Azaroak 3) benjamin, alebin eta infantilak frogak izango ditugu, kasu hontan Hondarribin. Hona hemen egitaraua:
Apuntatzeko, aurrekoan bezala galdetegi hau bete edo entrenatzaileei jakinarazi. Gogoratu norberaren froga baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan, ongi berotzeko. Norbaitek joateko arazorik izango balu, gu Haurtzaroko parkinetik pasako gara 9:30tan jasotzera.
Mila esker eta ongi izan!!

2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea
Urriak 27 frogak
Aupa Ekipo!!!
Eskolarrekin ia hilabete bat pasa dugu gogor entrenatzen, eta beraz konpetitzeko irrikitan egongo zarete dagoeneko.
Igande honetan (2019-10-27), benjamin, alebin eta infantilen denboraldiko lehenengo frogak ospatuko dira Irunen, Plaiaundiko pistan, eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu! Denetik daukagu hasteko:
Izena emateko, klikatu galdetegi honetan, edo entrenatzaileoi konfirmatu entrenamendu batean azalduko zaretela. Apuntatzeko epea ostegunean bukatzen da, arratsaldeko 20:00etan.
Plaiaundira joateko, Haurtzaroko parkinean geratuko gara 9:30etan igandean. Zuzenean joan nahi duzutenok, gogoratu norberaren lehenengo froga baino 30 minutu lehenago egon behar dela bertan, behar den bezala berotu ahal izateko.
Espero dugu bertan elkar ikustea! Ondo izan!

2019(e)ko urriaren 13(a), igandea
Denboraldiko lehenengo pausoak

Ugaldetxoko jaietako lasterketa:
Aurten ere, ia urtero bezala, Ugaldetxoko jaietan izan dira Haurtzaro Atletismo Taldeko hainbat ordezkari. Nabarmentzekoa izan zen Amaiur Errazkin gaztearen garaipena emakumezkoen lasterketan, Uxue Tena eta Lourdes Oiartzabal korrikalarien aurretik.
Gizonezkoetan, berriz, parte-hartzaile bat baino gehiago, ondorengo emaitzekin:
7. Mikel Hoyos
15. Xabi Salaberria
Urkabera igoera:
Garagardo festaren egunekin bat eginez, pixkanaka ezaguna egiten ari den herriko lasterketa berezi eta gogor hau burutu zen larunbatean. Bertan, errepidea gorantz begira jartzen denean primeran aritzen den Felipe Mitxelena historikoa ahaztu gabe, Aritz Leonet gaztearen lana goraipatu behar dugu. Lasterketan zehar aurrean ibili ondoren, 4. postua lortu zuen azkenean, lehenengo oiartzuarra.
Eta, bukatzeko, gaur bertan ospatu den Zarautz Bihotzekin III. lasterketa solidarioan izan gara. Hiart Ibarguren gazteak lortu du garaipena emakumezkoen proban (bigarren postuan sartu da Sara Mancisidor zumaiarra, astero-astero berarekin entrenatzen duen laguna), eta irribarretsu jantzi du bere lehenengo txapela. Atleta gaztearekin batera, gaurko beroari aurre egiteko nahiko lanekin, Xabi Salaberria eta Josu Arotzena beteranoek parte hartu dute gaurkoan.
Postuak postu, Bihotzez Sortzetiko Kardiopatien Elkarteari babesa eman eta lasterketan parte hartzea zenez helburua, Haurtzaro Ikastolako hainbat langilek ere parte hartu dute lasterketan.
Eta hori izan da guztia momentuz, orain entrenatzen jarraitzea tokatzen da eta laster izango dute probaren batean parte hartzeko aukera klubeko txikienek ere.
Animo denei!
2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena
2019-2020 denboraldia martxan!
Klubeko atleta jubenilak abuztu bukaeran entrenatzen hasi baziren ere, esan daiteke atzo, urriak bat, eman geniola hasiera 2019-2020 denboraldiari, benjamin, alebin eta infantilen lehenengo entrenamenduarekin.
Hemen duzue lehenengo eguneko argazki bat, baina ez daude denak, noski. Aurten ere 70 atleta inguru izango ditugu guztira klubean. Eta denboraldian zehar atletismoa ezagutu nahi eta animatzen diren guztientzat ateak zabalik izango ditugu!
Animo ekipo, gozatzera!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)