2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

EUSKAL HERRIKO SLALOM TXAPELKETA

Kaixo!


Asteburu honetan ez ditugu frogak izango baina proposamen ezin hobeago batekin gatoz. OIARTZUNEN EGINGO DEN EUSKAL HERRIKO SLALOM TXAPELKETARA ETORTZEA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU. Txapelketa Martxoaren 24, larunbatean izango da arratsaldeko 16:00etan Elorso kiroldegian.

Batzuk Slalomaren berri izango duzue, albisteetan irakurri edota frogaren bat ikustera joan zaretelako. Baina, beste batzuk ez duzue kirol honen berri izango. 

Labur azalduta, slalom-a paralisia duten pertsonentzako kirol modalitatea da. Kirolariak gurpildun aulki gainean daudelarik, zirkuito bat egin beharko dute, jarritako oztopoak saihestuz ahalik eta azkarren.

Lehiaketak bi atal izaten ditu: batetik, erloju-kontrako proba, ahal den denbora gutxienean oztopoak gainditu beharko dituzte, eta bestetik, paraleloa, bi kirolari elkarren aurka lehiatzen dira paraleloan dauden bi zirkuitotan.
Kategoria ezberdinak daude kirol honetan, eta hauek minusbaliotasunaren araberakoak izaten dira. Beraz, aulki elektrikoak eta eskuz edo oinen bidez eragindako aulkiak ikusten dira.
Gure taldean kirol honetan hainbat sari irabazi dituen neska gaztea dugu, ANE ASENSIO TELLETXEA. Larunbat honetan Anek gu guztion babesa eskertuko du, beraz, gaztea eta gainerako kirolarik txalotzera joatea animatzen zaituztegu.

ANIMO ANE TXAPELDUN!!!




2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

Intxixutraileko lagunekin entrenatzen

Aupa ekipo!

Martxoaren 14ean Intxixutraileko lagunekin entrenamendu berezia izan genuen. Benjaminak Txara basotik lasterketak eta jolasak egin genituen bitartean, alebin mailako gaztetxoak Learretik barrera ibili ginen malda gogorrak igotzen.

Mendiko lasterketarekin nekatu ostean, indarrak hartu genituen barritekin eta edariekin, merezitako saria izan zen! Horrez gain, gauzak eramateko gerriko bana oparitu ziguten parte hartzaile guztiei! Modu honetan, ez zaigu ezer galduko korri egitera joaten garenean.

Denak oso ongi pasatzeaz gain, asko ikasi genuen. Mendian lasterketak egiteko prest gaude!!!

MILA ESKER INTXIXUTRAILEKO LAGUNEI! BESTE BAT ARTE!









2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

Martxoaren 18an frogak Hondarribian

Aupa ekipo!

Igande honetan ere, martxoaren 18an, atletismoko frogak izango ditugu. Oraingo honetan Hondarribin izango dira eta aldaketarik ez bada ematen, ikasturte honetan, Hondarribiko pistan izango ditugun azkenak izango dira. 

Beti bezala, klikatu hemen izena emateko. Izena emateko azken eguna ostiral arratsaldea izango da. Bestalde, gogoratu frogak baino ordu erdi lehenago etorri behar dela.

Ordutegia honako hau izango da:


2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

Martxoaren 11eko frogen emaitzak

Aupa ekipo!

Igandean, Martxoaren 11an Plaiaundin izan genituen frogak. Froga batzuk pixka bat atzeratu ziren arren, ederki aritu ziren gure atletak. Hona hemen emaitzak.

Edozein frogetako argazkiak izan ezkero, bidali mesedez blogean zintzilikatzeko. Entrenatzaileoi ez baitigu denborarik ematen argazkiak ateratzen ibiltzeko.

Laster izango duzue asteburu honetako, martxoaren 18, frogetan izena emateko aukera.


GOGORATU BIHAR SAIO BEREZIA DUGULA! ANIMATU!


2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

Kirol astea

Kaixo ekipo!

Dakizuen bezala, Oiartzunen kirol astea antolatu dugu martxoaren 10etik 17ra. Haurtzaro Atletismo Taldeak ere bertan parte hartuko du. Asteazken honetan, martxoaren 14ean, Intxixutrail-eko kideekin mendi lasterketa egingo dugu atletismoko saioan, hau da, 18:00etatik 19:00etara. Adin ezberdinetako atletak ditugunez, bi lasterketa ezberdin egingo ditugu:
  1. Benjaminentzat edota lasterketa hau nahiago dutenentzat: Txara basotik egingo dugu ibilbidea. Korri egin ostean, ariketa ezberdinak egingo ditugu.
  2. Alebin eta infantilentzat: Learreko maldatik gora dagoen ibilbide batetik egingo dugu lasterketa.
Lasterketa hauetan Haurtzaro Atletismo Taldeko edozein kidek parte hartu dezake, nahiz eta asteazkenetan ez etorri. 

Euria egiten badu, atletek xira eraman beharko dute.

Astean zehar egingo diren ekintzen berri jakiteko, hona hemen egitaraua:


ANIMATU ZAITEZTE!

2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

MARTXOAK 11, FROGAK PLAIAUNDIN

Aupa ekipo!

Igande honetan ere, martxoaren 11, Plaiaundin ditugu frogak. Izena emateko klikatu hemen eta larunbata baino lehen egin mesedez.
Beti bezela, atletak froga hasi baino ordu erdi lehenago egon beharko dute pistan. Horrez gain, sudadera eta dituztenak, iltzezko zapatilak eramatea beharrezkoa da.
Ordutegia honako hau da:


Iganderarte!

2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

MARTXOAREN 8AN EMAKUMEOK PLANTO

Kaixo ekipo!

Jakingo duzuen bezala, mugimendu feministak, martxoaren 8rako mundu mailako protestak antolatu dituzte eta euskal sindikatuek "emakumeak planto" aldarrikapenarekin bat egin dute, lan zentroetan lanuzteak egitera deituz.

Hau dela eta, Haurtzaro Atletismo Taldeko emakumeok, aldarrikapenari babesa ematea erabaki dugu. Horregatik, martxoaren 8an, ez da ateltismo saiorik izango.


Ongi izan!