2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

4x400 epikoa, historikoa... amestutakoa!

Gipuzkoako Txapelketa absolutua ere jokatu da asteburu honetan, Anoetako miniestadioan. Hauek izan ziren parte hartu zutenen emaitzak:

100m: Julen 11"23 eta Aitzol 13"31
200m: Aitzol 26"64
400m: Xabi B. 52"74 eta Ioritz 56"63
400mv: Ioritz 1'07"13
1500m: Aritz 4'38"91
Altuera: Nerea 1,46m eta Maider 1,35m

Baina txapelketa honetako proba bat aipatu behar dugu bereziki. 4x400 erreleboetarako taldea osatzea nahiko lorpen bazen ere, klubeko historian lehenengo aldiz urrezko domina lortu genuen proba honetan. Aritz, Ioritz, Julen eta Xabik osatutako taldeak maila ikaragarria eman zuen!

Ezin sinistekoa, zirraragaitza, ustekabe usteondoa, amestutako ametsen amets zaindaria, apoteosikoa, epikoa, historikoa!!

Argazkiak HEMEN.

Eta oraindik ikusi ez duzuen gutxi horientzat, hemen duzue bideoa. Gozatu!



ZORIONAK EKIPO!!

Infantilen Euskadiko Txapelketa, beti bezala bikain

Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru infantilek parte hartu zuten Bilbon jokatutako Euskadiko Txapelketan. Hiart Ibarguren, Amaiur Errazkin eta Ane Etxebestek Gipuzkoako selekzioarekin joan ziren bertara, Hiart eta Ane 1000 metrotan eta Amaiur 3000 metrotan, proba horietan Gipuzkoako rankingeko lehenengo bi postuetan egotea lortu ondoren. 

1000 metrotan Ane txapeldun eta Hiart bigarren postuan.
3000 metrotan Amaiur txapeldun.
Bi urrezko domina eta zilarrezko bat, berriz ere oso zaila dena erraz bihurtuz. 

Argazkiak HEMEN.

Hemen dituzue bi lasterketatako bideoak (Aitor Ibargurenen eskutik):





Zorionak berriz ere eta gozatu bideoekin!


2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

Proba konbinatuetako emaitzak

Anoetan burutu zen, atzo, Gipuzkoako proba konbinatuetako txapelketa. Finalean parte hartzea bera oso zaila baldin bada ere, aipatzekoa izan zen Orkatz Erkizia hasiberriaren brontzezko domina, bere lehenengo proba konbinatuetako txapelketan. Bere eta besteen emaitzak hauek izan ziren:

ATLETA
POSTUA
60 M.
PUNTUAK
LONGITUD
PUNTUAK
PESO
PUNTUAK
GUZTIRA
EITZA ARRIARAN
9.
8,80
510
3,65
231
6,96
332
1073
LIDE ROMERO
18.
9,10
452
3,58
216
4,92
208
876
JANIRE PERURENA
19.
9,40
400
3,26
153
6,20
284
837
ORKATZ ERKIZIA
3.
8,70
318
4,30
255
6,61
284
857
UNAX JIMENEZ
4.
8,60
340
3,80
174
7,10
313
827


Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.


ZORIONAK GAZTIAK!!


2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Proba konbinatuetako Gipuzkoako Txapelketa, igandean

Anoetan ospatuko da proba konbinatuetako Gipuzkoako Txapelketa, igandean. Hauek dira Haurtzaro Atletismo Taldetik sailkatu direnak:

ALEBIN NESKAK:

Eitza Arriaran
Janire Perurena
Lide Romero

ALEBIN MUTILAK:

Orkatz Erkizia
Unax Jimenez

Bertara joateko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.


Zorionak eta animo!!

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Infantil neskak, Gipuzkoako bigarrenak taldeka eta errelebotan

Azken orduko baja bat izan bagenuen ere, primeran aritu ziren gure infantil neskak larunbatean Ordizin jokatu zen Gipuzkoako taldekako txapelketan. Zaila izaten da proba batean 0 puntu egin ondoren sailkapenean aurrean bukatzea, baina gure neskek zuten onena eman eta bigarren postuan bukatzea lortu zuten. Ikaragarria!!

Hauek izan ziren emaitzak:

80m. AMAIUR 10''95 (1.)
80mv. NOARA 15"60 (4.)
500m. HIART 1'23''46 (1.)
1000m. ANE 3'09''59 (1.)
Luzera NAIARA 3,37m (6.)
Pisua KATIXA 5,66m (5.)
Altuera ------- 
Erreleboak 4x80m. NOARA, ANE, HIART eta AMAIUR (2.)

Emaitzak HEMEN.
Argazkiak HEMEN.

Eta jarraian duzue laburpena, Hiartek grabatu eta bere aitak editatutako bideoa. Gozatu!


ZORIONAK NESKAK!!



2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

I. Oiartzungo slalom saria, berezia

Berezia izan zen larunbateakoa. Lehenengo aldiz Ane Asensio herrian konpetitzen ikusteko aukera izan genuen, slalom proban, eta giro polita sortu zen kiroldegian. Denbora oso onak lortzeaz gain (bere markaren bat hobetu zuen), gozatu egin zuen  Anek hainbeste lagun eta ezagunen artean. 

Gainontzeko parte-hartzaileek ere ikaragarrizko maila erakutsi zuten, eta ez hori bakarrik, jarrera bikaina eta kirola egiteko grina ere bai. Beraiek gozatu zuten, baina ikusleok gozatu genuen bereziki. Bukaeran, parte hartu zuten guztiek bere saria izan zuten, eta udalak ere omendalditxo bat egin nahi izan zion Ane herritarrari. 

Zorionak beraz kirolariei eta mila esker hurbildu zineten guztiei!




2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Ane Asensioren debuta herrian

Haurtzaro Atletismo Taldeak ongi ezagutzen du Ane Asensioren jarrera eta gaitasuna. Aurten gertutik ikusteko aukera izan dugu. Atletismo egokituan eta slalomean, bietan aritu da bikain. Baina oraingoan gainontzeko oiartzuarrek ere kirol egokituko slalom proba ezagutzeko aukera izango duzue.

Bihar larunbata, arratsaldeko 16:00tan hasi eta 19:00ak arte, proba ezagutu, kirolariak animatu eta zuek ere probatzeko aukera izango duzue!


Animo Ane Asensio 
eta parte hartuko duzuen 
kirolari guztiak!

2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

Fondoko hiru lasterketa, hiru garaipen

Hiru neska hauekin ohitura bihurtzen ari bada ere, egiten ari direna oso zaila dela esateaz ez gara aspertuko. Pasa den asteburuan 1.000 metroko Gipuzkoako Txapelketan lehenengo hiru postuetan gelditu baziren, oraingoan bakoitzak bere proba egin du, eta bakoitzak berea irabazi. Hemen dituzue hiru lesterketetako bideoak:

ANE ETXEBESTE, 1.500 obs. KADETE MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELDUN




HIART IBARGUREN, 1.000 obs. INFANTIL MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELDUN




AMAIUR ERRAZKIN, 500 metroko INFANTIL MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELDUN




ZORIONAK HIRUKOTE!!

Larunbatean Ordizin eta igandean Plaiaundin

Zaharrenak Ordiziko pistan eta gaztetxoenak Plaiaundikoan aritu dira asteburu honetan. Lehenengoak PLP probetan eta bigarrenak alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako 3. jardunaldian. 

ORDIZIKO PLP (eta obstakuluetako Gipuzkoako Txapelketa):

Aipatzekoak izan ziren Ane Etxebesteren 1.500 obstakuluetako garaipena, Espainiako Txapelketarako minima eta guzti, Maider Castañoren marka pertsonala altuera jauzian eta Intza Mitxelenaren itzulera atletismo pistetara. 
Ane Etxebeste (Gipuzkoako Txapelketa - 1.500 obs. 5'24''73, URREA eta Espainiakorako minima)
Intza Mitxelena (PLP - 100m 15''39)
Nerea Oiartzabal (PLP - altuera 1,48m)
Maider Castaño (PLP - altuera 1,42m)
Ioritz Labandibar (PLP - 400mv 1'08''56 eta luzera 4,47m)
Julen Perez (PLP - 100m 11''82 eta luzera 5,73m)
Aitzol Toledo (PLP - 100m 13''62)

Emaitzak ikusteko HEMEN.
Argazkiak ikusteko HEMEN.

ALEBIN ETA INFANTIL MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Hiart Ibarguren (1000 obs. 3'27''94 URREA)
Amaiur Errazkin (500m 1'21''73 URREA)
Eitza Arriaran (60mv 10''62 ZILARRA eta pelota 29,50m)
Janire Perurena (60mv 11''63, 500m 1'33''75 eta pelota 20,87m)
Olaia Felipe (60mv 13''02)

Oier de Santiago (Luzera 4,14m)
Unax Jimenez (60mv 10''88, 500m ZILARRA eta pelota 37,04m BRONTZEA)
Orkatz Erkizia (60mv 11''13, 500m 1'38''89 eta pelota 32,99m)
Ioritz Baigorrotegi (500m 1'47''59 eta pelota 19,64m)
Ekain Baigorrotegi (500m 1'34''37 eta pelota 21,96m)
Andoni Garrido (Pelota 27,55m)

Emaitzak ikusteko HEMEN.
Argazkiak ikusteko HEMEN.


ZORIONAK EKIPO!!

2016(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

1.000 metroko podiumaren lasterketa (bideoa)

Aurreko sarreran aipatu dugun bezala, Haurtzaro Atletismo Taldeko infantil neskek podiuma osatzea lortu zuten atzo Arrasaten. Gipuzkoako Txapelketa izanik ez da batere erraza lehenengo hiru postuak lortzea, baina neska hauek zailena ere erraz egiten dute askotan.

Hasieratik ausart baina buruarekin, elkarri lagunduz eta bukaeran dena emanez. 
Zorionak neskak!!

Lasterketa nola joan zen ikusi nahi baduzue, hemen duzue bideoa:

2016(e)ko maiatzaren 1(a), igandea

Eskolarrak Arrasaten, federatuak Ligan

Ane Asensioren pistako debutaz gain beste bi zita izan ditugu asteburu honetan:

ALEBIN ETA INFANTIL MAILAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Arrasaten jokatu da alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako 2. jardunaldia, eta epaileekin disgusturen bat izan badugu ere balorazio positiboa egiten dugu. Aipatzekoak izan dira Amaiur, Ane eta Hiartek 1000 metrotan lortutako podiuma eta Orkatz Erkizia hasiberriak 60 metrotan lortutako urrezko domina. Hauek izan dira emaitzak:

60 m:
Orkatz Erkizia 8"70 (URREA)
Olaia Felipe 10"30
80 m:
Amaiur Errazkin 11"24
Ane Etxebeste 12"01
1000 m:
Amaiur Errazkin 3'13"53 (URREA)
Ane Etxebeste 3'14"38 (ZILARRA)
Hiart Ibarguren 3'16"88 (BRONTZEA)
Luzera:
Orkatz Erkizia 4,19 m.
Unax Jimenez 3,96 m.
Eitza Arriaran 3,80 m.

Emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.


HAURTZAROKO ATLETA GAZTEAK "BAT" TALDEAREKIN LIGAN:

Haurtzaro Atletismo Taldea bere filiala denez, Nerea Oiartzabal, Alazne Garrido, Xabi Belaunzaran eta Julen Perezek BIDASOA ATLETIKO TALDEArekin parte hartu dute klubetako estatu mailako LIGAn, neskak Durangon eta mutilak Monzonen (Huesca). 

Nereak 2. postua altueran (1,50m)
Alazne 4. postua 200 metrotan. 
Xabik 7. postua 400 metrotan (53"15)
Julenek 5. postua 200 metrotan (23"11)

Ligako argazkiak HEMEN

Eta Alazneren 200 metroko bideoa:

Ane Asensioren debuta pistan

Hilabete hauetan slalom proban emaitza bikainak lortu ondoren, atletismo egokituan debuta egin zuen atzo Ane Asensio atleta gazteak, Durangoko pistan jokatu zen Euskadiko Txapelketan.

Bigarren postua lortu zuen Anek, eta beraz zilarrezko dominarekin itzuli zen etxera. Anoetako entrenamenduetan 45-50 segundu artean ibili bada ere, txapelketan bere onena atera eta 39"64ko denbora egin du 100 metroko proba mixtoan (Alcorconen burutuko den Espainiako Txapelketarako minima). 

Aneren pistako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

Hemen duzue atzokoaren bideoa:


ZORIONAK TXAPELDUN!