2016(e)ko apirilaren 18(a), astelehena

Asteburuko zita hirukoitza, bikaina!

Ostegunean hasi eta igandera arte hiru zita garrantzitsu izan ditugu. Eta zenbat gozatu dugun! Txikienetatik hasita, hau da asteburuko laburpena:

ALEBIN MAILAKO TALDEKAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Nesketan bakarrik atera ahal izan dugu taldea, eta aurreko urtean egindako txapelketa hobetzea zaila bazen ere, argi dago lortu dutela. Hori da hori borrokatu eta dena ematea! Primeran pasa genuen Tolosako pistan, eta bigarren postua (lehenengoarekin berdinduta) lortu genuen gainera, 20 ikastetxeren artean. 


60 m.       Lide          9,18
60 m.v.   Olaia 12,08
1000 m.  Janire          ---         2º
Luzera     Eitza         3,90         2º
Peso       Onintza      5,98 11º
Altuera   Nagore       1,32
4 x 60                                   4º

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

EUSKADIKO SLALOM TXAPELKETA:

Ane Asensio gazteak Euskadiko Slalom Txapelketan parte hartu zuen Donostian. Bere lehenengo Euskadiko Txapelketa zen, baina gehiago urduritu ordez inoiz baino denbora hobeak egin eta hiru urrezko domina lortu zituen (hirutik hiru). Hauek izan dira bere denborak:

1. kronometrada (betiko zirkuitua): 1'08"75 (Aurreko denbora 4 segundutan hobetuz).
2. kronometrada (zirkuitu berria): 1'10"72 (Aurreko denbora 5 segundutan hobetuz).
Eliminatoria: 25''95 (Aurreko segundu batean hobetuz).

PISTAKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Hiru asteburutan zehar jokatu da Gipuzkoako kadete, jubenil eta junior mailako txapelketa, eta hauek izan dire gure emaitza guztiak. Zortzi domina eta oso marka onak. Talde earra!!


100 m.       Ioritz       13,04
                Aitzol       13,51
                 Julen       11,46
                  Jenia       16,14
200 m.      Aitzol       27,26
                 Ioritz       26,17
               Alazne       27,57
400 m. Xabier B.      52,42 Zilarra
                 Ioritz       56,38
                 Julen       52,49 Zilarra
              Alazne    1,00,40 Urrea
800 m. Xabier B.   2,05,53 Zilarra
                 Ioritz    2,18,86
1000 m.       Ane    3,12,63 Urrea
1500 m.   Aritz    4,38,55
3000 m.        Ane  12,05,86          Urrea
                  Aritz  10,22,49 Zilarra
Altuera       Nerea       1,50 Brontzea

Hiru jardunaldietako emaitzak ikusteko klikatu BAT, BI edo HIRU.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.


ZORIONAK DENAI TA GORA ZUEK!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina