2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

Ane Etxebesteren hasiera kadete mailan

Ezin genuen blogean aipatu gabe utzi Ane Etxebestek kadete mailan egin duen hasiera bikaina. DBH 2. mailan dagoenez, kadeteekin lehiatzeko aukera du, eta zaharragoekin kikildu ordez inoiz baino lasterketa hobeak egiten ari da. Hiru lasterketa, hiru garaipen.

1- Salouen jokatu zen Gipuzkoa-Tarragona jardunaldia: 5'34"71 - 1.500 metro obstakuluetan. (Espainiako 4. markarik onena momentuz).
2- Pistako Gipuzkoako Txapelketa, kadete mailan: 12'05" - 3.000 metrotan.
3- Pistako Gipuzkoako Txapelketa, kadete mailan: 3'12"64 - 1.000 metrotan.

Eta hemen duzue 1.000 metrokoaren bideoa. Aneren modura: lasterketa ausarta, buruarekin. 
(Hiartek grabatutako bideoa).




Zorionak txapeldun!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina