2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Igandean, Lasarteko Nazioarteko Krosa

Igandean, urtero bezala, Lasarteko Nazioarteko Krosera joango gara. Betidanik gustukoa izan dugu kros hau, eta aurten ere hamaiketako eta guzti joango gara bertara. Urdaiazpikoa, tortilla, sagardoa, salda... Gure harmailetako lekua hartu eta primeran pasako dugu!

Goizeko 8:30ean gelditu gara ikastolako aparkalekuan, ahalik eta kotxe gutxienekin joateko. 

OHARRAK
Norbait bere aldetik beranduago joango bada, aurretik entrenatzaileoi abixatu.  
Tamaina desberdineko iltzeak dituzuenok, eraman. Igandean bertan erabakiko dugu zeintzuk erabili.

Hau izango da igandeko ordutegia:




                               

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina