2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

Anoeta, Plaiaundi eta Elgoibar, asteburu bete-betea

Hiru lekutan egon gara asteburu honetan. Anoetako belodromoan gazte federatuekin, Plaiaundin haur eta gaztetxoekin eta Elgoibarko krosean hirukote "kroszalearekin".

BELODROMOAN, PLP PROBAK:

Altura: Nerea 1,50m eta Maider 1,35m.
200m: Julen 23"75, Alazne 26"98 eta Aitzol 28"89.
800m: Ioritz 2'15"18.
1000m: Aritz 2'53"47.

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.

PLAIAUNDIN, PROBA KONBINATUETAKO KANPORAKETA:

Giro ederrean eta eguraldi bikainarekin burutu da gaurko jardunaldia. Benjaminak bere betiko probetan eta alebin eta infantilak proba konbinatuetako zonaldeko kanporaketan. 

Oraindik ez dituzte emaitzak argitaratu, baina Plaiaundi eta Hondarribiko lehenengo jardunaldietako emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN

ELGOIBARREN, URTEROKO NAZIOARTEKO KROSA:

Eta bukatzeko, Elgoibarko Nazioarteko krosa. Hiart, Ane eta Amaiurrek parte hartu dute bertan, ikaragarrizko maila izan duen lasterketa eder batean. Infantilak eta kadeteak elkarrekin atera dira 2.000 metroko ibilbidea osatzera, eta 8., 9. eta 11. postuak lortu dituzte, hurrenez hurren, Amaiur, Ane eta Hiart korrikalari gaztetxoek.

Kroseko emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina