2015(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Bigarren jardunaldia ere primeran joan zen

Eibarren jokatu zen atzo Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldia, alebin eta infantil mailatan. Xabi Belaunzaran eta Julen Perezen laguntzari esker, atzeratzen eta atzeratzen joan zen goiz amaiezinari aurre egin ahal izan genion, eta emaitza onekin gainera. 

Ane, Amaiur, Janire, Eitza, Nagore, Unax eta Xabat izan ziren atzo parte hartu zutenak. Amaiurrek urrezko domina lortu zuen 2.000 metrotan, lasterketa bikaina egin ondoren, gure lagun Hiart Ibargurenen aurretik. Anek ere domina lortu zuen, zilarrezkoa, 3.000 metrotan hasieratik bukaerara lehenengo postuetan lanean ibili ondoren. Eta gainontzekoak ere primeran ibili ziren: Unaxek laugarren postua lortu zuen 2.000 metrotan, bere adineko bigarren. Janirek zortzigarren postua 2.000 metrotan, hau ere bere adineko bigarren. Xabatek hamaikagarren postua lortu zuen peso jaurtiketan, bere adineko hirugarren. Eitzak hamargarren postua lortu zuen luzera jauzian, bere adineko laugarren. Eta Nagorek, goiz osoa lagunak animatzen pasa ondoren, oso lasterketa ona egin zuen 150 metrotan, bere serieko bigarren postua lortuz. 

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN

ZORIONAK DENEI eta datorren asteburuan Arrasatera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina