
Postu polita lortu zuen atzo
Xabi Belaunzaran oiartzuar gazteak Donostian jokatutako jubenil mailako Euskadiko Txapelketan. Bosgarren postuan sailkatzea lortu zuen, 54"11ko denborarekin.
Aupa Xabi!

Eta Elizalde eskolako
Julen Perez kadetea ere ez zen kikildu bere lehenengo Euskadiko Txapelketan. Gasteizen jokatu zen kadete mailako txapelketan bi probatan hartu zuen parte oiartzuarrak, eta baita bi domina lortu ere. Hirugarren postua lortu zuen 150 metroko proban (18"56) eta bigarren postua erreleboetan, Gipuzkoako selekzioarekin.
Zorionak Julen!
Jubenil mailako emaitzak HEMEN.
Kadete mailako emaitzak HEMEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina