2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Lasarteko krosa


Lasarteko krosa igandean izango da eta dagoeneko plana egina daukagu. Urtero bezala, denak elkarrekin joango gara autobusean. 9:30etan ikastolako aparkalekuan gelditu gara.

Goiza bertan pasa eta 13:45-14:00tan aterako gara Lasarteko hipodromotik, helduen (munduko korrikalari onenetakoekin) lasterketa ikusi ondoren. 14:30tan ikastolako aparkalekuan egongo gara berriz, beranduenez. 

Ez dugu aspertzeko denborarik izango, baina goseari (eta hotzari) aurre egiteko HAMAIKETAKO eder bat egingo dugu denon artean. Badakizue, tortilak, urdailazpikoa, txorixoa, gazta, salda, kafea... bakoitzak nahi edo ahal duena!


ORDUTEGIA:

10:30 - Jubenil mutilak (5.600 m.)
10:55 - Jubenil neskak (4.225 m.)
11:15 - Infantil/kadete mutilak (3.800 m.)
11:35 - Infantil/kadete neskak (2.000 m.)
11:50 - Alebin mutilak (2.000 m.)
12:05 - Alebin neskak (1.475 m.)
12:30 - Helduak neskak (6.550 m.)
13:05 - Helduak mutilak (10.100 m.)


Autobus handi bat eskatu dugu, beraz gurasoak, anai-arrebak, lagunak... bertan joan daitezke, eta parte hartuko ez duzuenok ere bai noski! Denak animatzera!!

Igandera arte!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina