2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Haurtzaro Atletismo Taldeak 30 urte

1986ko otsailaren 13an erregistratu zen Haurtzaro Kirol Elkartea talde federatu bezala. Baina bi urte lehenago, 1984ean, hasi ziren Alvaro Agirre, Joxe Ramon Oyarzabal, Bixente Artola eta Periko (gure Periko) Haurtzaro Ikastolan haurrak entrenatzen eta lasterketa desberdinetan parte hartzen. Eta gelditu gabe, gaur arte.

Aurten 30 urte betetzen ditugu beraz, eta urte guzti horien frogak ere baditugu. Begira nola pasatzen den denbora!



Argazki zahar guztiak ikusteko klikatu hemen. 2004-2005 denboraldiko bideo bat ikusteko klikatu hemen
Eta zuetako norbaitek argazki gehiago baditu edo blogeko argazkiren bat bidaltzea nahi badu, idatzi haurtzaroatletismotaldea@gmail.com helbidera.


ZORIONAK HAURTZARO!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina