Asteburu honetan, otsailaren 22, 23 eta 24ean, Oiartzunen Ihoteak ospatu ditugu urtero bezala. Hau dela eta, herriko ikastetxeek otsailak 25, astelehena, jai izatea erabaki dute, beraz, ez da atletismoko entrenamendurik izango.
Gozatu festaz eta indarberrituak etorri asteartean!
Aspaldiko partez asteburu honetan, otsailaren 24 igandean, frogak izango ditugu Plaiaundin. Izena emateko beti bezela klikatu hemen. Osteguneko arratsaldeko 20:00ak baino lehen eman behar da izena.
Beti bezala, norberaren froga baino ordu erdi lehenago egotea eskatzen dizuegu, behar bezala berotzeko.
Joan den igandean, otsailaren 3an, Hondarribian aritu ginen froga ezberdinak egiten, 500 metro, jaurtiketak eta saltoak besteak beste. Beti bezala, gure atletek primeran pasa zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Hona hemen emaitzak eta argazki batzuk.
Bestalde, aste buru honetan, hilaren 10ean frogarik ez dela egongo gogorarazi nahi dizuegu.
Lasasteko krosaren ostean, berriz ere ohiko frogen txanda da. Igande honetan, otsailaren 3an, Hondarribin. Izena emateko klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.
Beti bezala, frogak hasi baino ordu erdi lehenago joatea eskatzen dizuegu beroketak behar bezala egiteko. Eguraldi kaxkarra ikusita, xira eramatea beharrezkoa izango da.
Bai, gaurkoan euria, haizea, trumoia, tximista eta lokatza izan ditugu Lasarteko hipodromoan. Benetako krosa, esango dute askok. Gogorra bai, behintzat. Baina gure atletak ez dira kikildu eta, beroketa txukun bat egin ondoren, hantxe zeuden, gogotsu, irteerako marraren atzean.
Hauek izan dira lortutako emaitzak:
JUBENIL NESKAK
Hiart Ibarguren 3.
Ane Etxebeste 13.
INFANTIL MUTILAK
Unai Chopeitia 17.
Lier Bergaretxe 23.
Manex Irigoien 34.
Xabier Bergaretxe 37.
Peru Marin 38.
ALEBIN MUTILAK
Markel Vargas 15.
Xuban Yarza 27.
Dena dela, postuak postu, esan beharra dago gaur parte hartu duten guztiak direla txapeldunak, etxean geratzeko moduko giroa zegoen eta. Zorionak denei eta segi horrela!
Asteburu honetan, urtarrilaren 27an, ez dugu Irun ez Hondarribian frogarik izango, oraingo honetan Lasarteko krosa ospatuko delako.
Atletei aipatu diegun bezala, krosean benjaminek ezin dute parte hartu, alebinetatik aurrerako neska mutilek soilik egin dezateke korrri. Hala ere, benjaminak ongi etorriak izango dira taldeko beste kideak animatzeko.
Egun berezia izaten da Lasarteko krosekoa, izan ere, norberak ekartzen duen janariarekin hamaiketako eder bat egiten baitugu.
Izena emateko, klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.
Lasartera joateko ikastolako aparkalekura joatea gomendatzen zaituzteko goizeko 9:30etan. Modu honetan denak batera joango gara eta kotxeak elkarbanatuko ditugu. Hala ere, norbaitek bere kabuz joan nahi badu, aukera du. Hori bai, kontuan hartu aparkalekua gainezka egoten dela eta lasterketa baino ordu bete lehenago han egon behar dela.
Ordutegia honako hau da: JUBENIL NESKAK: 10:00etan, 3500m INFANTIL NESKAK: 11.00etan, 1500m INFANTIL MUTILAK: 11.20tan, 2500m ALEBIN NESKAK: 11:45etan, 1500m ALEBIN MUTILAK: 12:00etan, 1500m
Ikasturte honetako dortsala dutenak, hau da, ikasturte honetan beste kros batean parte hartu dutenak, bere dortsala ekarri beharko du. Dortsalik ez duenak aurretik parte hartu ez duelako, lasai, guk emango diogu bakoitzari bere dortsala. Bestalde, iltzezko zapatillak eramatea gomendatzen dugu, iltze luzeekin, lokatz handia egoten baita. SARRERAK EROSTEKO, egunean bertan aukera egongo da. Dortsal bakoitzarekin 6€ko bi sarrera erosi ahalko dira.
Oraingo honetan ez dugu arazorik izan emaitzekin, beraz, hemen dituzue ikusgai: EMAITZAK.
Urtarrilaren 20an Hondarribian aritu ziren gure atletak froga ezberdinak egiten. Beti bezala, oso gustura aritu ginen eta atletismoaz gehiago ikasi genuen.
Igande honetan, hilaren 27an Lasarte krosa ospatuko da. Oraindik ez dugu informazio gehiagorik, baina laster zintzilikatuko dugu.
Lehenik eta behin barkatu atzerapena, arazotxo bat izan dugu emaitzekin. Orain dena ongi dagoenez, urtarrilaren 13ko frogenemaitzak zintzilikatzen ditugu.
Parte hartu zuten atleta batzuen izenak ez dira agertzen, hau, egindako froga ontzat eman ez zutelako da, hau da, nulo egin zutelako.
Primeran aritu ziren Haurtzaro Atletismo taldeko atletak, beti bezala. Igande honetan ere, urtarrilaren 20an aukera polita dute parte hartzeko, animatu!
Asteburu honetan ere, urtarrilaren 20an, igandean, frogak izango ditugu. Oraingo honetan Hondarribian izango ditugu. Atletismoko pista kiroldegiaren eta futbolzelaiaren ondoan aurkitzen da. Beti bezala, izena emateko, klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.
Haur edo gazte bakoitzaren froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar da pistan. Ordutegia honako hau da:
Atletismoa banakako kirola dela pentsa daitekeen arren, larunbatekoa bezalako momentuek kontrakoa erakusten dute.
Haurrak zirenetik, eta bereziki azken denboraldi hauetan, elkarrekin entrenatzen dute astero-astero. Ikastolan askotan eta Anoetan ostegunero; orain batek erritmoa jarri, hurrengo seriean besteak. Beti elkarrekin, Ane, Amaiur eta Hiartek aspaldi ikasi zuten: talde lanarekin denek irabazten dute.
Larunbatean, Donostiako belodromoan, Gipuzkoako Txapelketa absolutua jokatu zen. Astea erdi gaixo pasa ondoren eta hurrengo egunean (gaur, igandea) Elgoibarko kros garrantzitsua edukita ere, Anek bere entrenamenduetako lagunei esku bat botatzea nahiago izan zuen, Espainiako txapelketarako minima lortu zezaten, berak dominarengatik borroka egin edo kroserako indarrak gordetzea baino.
Eta hitz egindakoa gertatu zen: 800 metroetatik 600 erritmoa jartzen egin, atzera begiratu eta lagunei azken animo oihua bota, eta lasterketa utzi. Emaitza, uste baino hobea: Amaiur Gipuzkoako 3. 2'22''11ko denborarekin eta Hiart 4. 2'22'31ko denborarekin, biak amestutako minima lortuta.
Orain bai, orain hirurak joango dira Valentziara, Anek dagoeneko minima lortua baitzeukan. Orain taldeak lortu du saria. Eta inork ez du zalantzarik: hurrengoan ere, taldekide batek laguntza behar duenean, ez da bakarrik egongo.
Zorionak hirukote. Segi kirol eder hau ederragoa egiten!