2018(e)ko abenduaren 16(a), igandea

2 "PLP" pista estalian + 2 kros, primerako abendua federatuentzat

PLP "A"

2018-2019ko lehenengo pista estaliko proban Haurtzaroko bi atletek hartu zuten parte, eta hauek izan ziren lortutako markak: Amaiur Errazkin 2'32''65 (800m) / Xabi Belaunzaran 7''69 (60)

Emaitza guztiak HEMEN.

PLP "B"

Bigarren pista estaliko PLPan, gure atletek berriz ere Anoetan parte hartu zuten, oraingoan, 200m eta
1.500m etan.

Alde batetik, Ane, Amaiur eta Hiartek parte hartu zuten 1.500ean. Hiruak elkarrekin atera ziren, elkarlanean, entrenamenduetan bezala, eta emaitza onak lortu zituzten. Anek, 4’58”21ean bukatu zuen (Espainiako txapelketarako minima), bere atzetik Hiart (5’01”22,  Espainiako txapelketan parte hartzeko markatik oso hurbil) eta Amaiur (5’02’’68) iritsi ziren. Lehenbiziko 1.500a izateko oso pozik zeuden lortutako denborekin. Espero dugu gogo berdinekin jarraitzea eta haien helburuak lortzea, animo neskak!

Beste aldetik, Xabi Belaunzaranek 200m etan parte hartu zuen, oraingoan, bere lasterketa
egin zuen, serieko 3. iristen. 24’’24 ean bete zituen 200m-ak, ez da bere markarik onena baina denboraldi hasieran egoteko oso ondo dago! Gutxinaka hobetuko duelaz ziur gaude Oiartzunen!

Emaitza guztiak HEMEN.

ARANDAKO KROSA

Kasu honetan Gipuzkoako Federazioak gonbidatuta, Ane eta Hiart jubenilek parte hartu zuten Arandako nazioarteko kros ospetsuan. Oso emaitzak politak lortu zituzten, jubenil (sub18) mailan 5. eta 6. postuak lortu baizituzten, hurrenez hurren, Ane eta Hiartek.

Aurten ere Espainiako kros txapelketan parte hartzeko sailkatzea helburu edukita, interesgarria izan zen lasterketa hau, estatu mailako beraien adineko atleta onenekin batera korri egin baizuten.

Sailkapen guztiak HEMEN.

EIBARKO "BOLUNBURU" KROSA


Eta bukatzeko, gaur burutu den Eibarko "Bolunburu memoriala". Lokatzez beteta zegoen ibilbide gogor batean eta eguraldi kaxkarrari aurre eginez, lasterketa ausarta egin dute Hiart eta Amaiurrek, hasiera hasieratik lehenengo biak izan diren neskekin korri eginez. Hiartek irabazi du jubenil mailako lasterketa eta Amaiurrek ere aurrean egin du lasterketa osoa.

Sailkapen guztiak HEMEN.

2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

BERTAN BEHERA

Egun on ekipo!
Eguraldia eta gauza teknikoak direla medio, gaurko frogak BERTAN BEHERA geratzea erabaki da. Barkatu eragozpenak.

2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

Aupa kuadrilla!

Zer moduz joan da asteburua? Berriz ere bueltan gara urtea bukatu aurretik froga batzuk egiteko. Igande honetan, abenduaren 16an, frogak izango ditugu Plaiaundin, Irunen. Beti bezala, benjamin eta alebinekin frogak hasi baino ordu erdi lehenago geratuko gara pistan. Infantilekin aldiz, hiru ordu laurden lehenago.

Frogetan parte hartzeko ezinbestekoa da lehendik izena ematea, horretarako, klikatu hemen eta galdetegia bete.

Honako hau da ordutegia:



2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Euskal egutegia

Kaixo ekipo!

Atletei azaldu bezala, denei azaldu nahi dizkizuegu aste honetako entrenamenduen egunak. Haurtzaro Ikastolan euskal egutegia jarraitzen denez, abenduaren 3an, astelehenean EZ da entrenamendurik izango, EUSKARAREN EGUNA baita. Aldiz, abenduaren 6an, hau da, ostegunean, entrenamendua izango da.

Aste honetan ez da frogarik izango, beraz, deskantsatu eta disfrutatu asteburuan! 

Haurtzaro Atletismo Taldea, Donostiako maratoian

Aurten ere Donostiako maratoian parte hartu zuten gure atletek, batzuek korrika eta beste batzuek antolakuntzan laguntzen.

Korrikalarien artean, hauek izan ziren lortutako emaitzak:

Borja Machado 2:40:34
Mikel Hoyos 2:41:36

Mikelek, gainera, lehenengo postua lortu zuen 50 urtetik gorakoen mailan. Zorionak bikote!


Bukatzeko, ezin aipatu eta eskerrak eman gabe utzi, urtero bezela helmugako lanen antolaketan laguntzen aritu diren atleta eta gurasoak.

Hurrengo denboraldian berriz!

2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

Azaroak 25eko frogen emaitzak

Aupa lagunak!

Joan den igandean, azaroaren 25ean, Plaiaundin izan ginen frogak egiten. Eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, gure atletek eguraldiari aurre egin zioten eta emaitza onak lortu zituzten. Hona hemen emaitzak.


Asteburu honetan, azaroaren 2an, ez da frogarik izango, beraz, deskatsatu eta disfrutatu familia zein lagunekin!



Infantilen errelebo lasterketaren bideoa

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

EUSKARALDIA

HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK  EUSKARAZ

Hamaika arrazoiengatik, guk ere euskaraz! 

Haurtzaro Atletismo Taldeko atleta, entrenatzaile eta langileak ahobizi gara eta Euskaraldian ere ahobizi izaten jarraituko dugu.



Etxean eta kalean 
berdin-berdin jolasean, 
eskolan, lanean, 
 tristuran eta pozean
Dakitenek erabiliz, 
ez dakitenek ikasiz, 
herri bat osaturik 
euskaraz nahi dugu bizi.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Azaroak 25eko frogak

Kaixo berriz ere kuadrila!

Asteburu honetan ere, azaroaren 25ean, frogak izango ditugu Irunen, Plaiaundin. Ostirala baino lehen izena ematea eskatzen dizuegu mesedez. Izena emateko, betiko modua jarraituko dugu. Klikatu hemen eta bete inprimakia.

Udazkenean bagaude ere, neguko hotzak hasi dira, beraz, jertsea eramateaz gain, berokia ere eramatea gomendatzen dugu, pistan hotz handia egiten baitu.

Infantilekin frogak hasi baino 45 minutu lehenago geratuko gara pistan, alebin eta benjaminekin aldiz, frogak hasi baino ordu erdi lehenago. Honako hau da ordutegia: 


TXINGUDIKO KROSA

Aupa ekipo!

Joan den asteburuan, azaroaren 18an,  Txingudiko krosean izan ginen, adin guztietako haur eta gazteak. Oso gustura egon giƱen eta sekulako emaitzak lortu genituen. Emaitzak zintzilikatzeko asmoa genuen, baina ezin izango dugu. Izan ere, krosean bertan izandako akats baten ondorioz emaitzak gaizki daude. Beraz, momentuan bizitutakoarekin geratuko gara eta nola ez, ateratako argazkiekin. 

Ikusi ikusi zein ongi egin genuen korri!





















2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

TXINGUDIKO KROSA

Kaixo kuadrilla!

Hemen dugu ikasturteko lehenengo krosa, Txingudiko krosa. Igande honetan izango da, hilaren 18an, Irunen, Txingudi ikastolan.

Benjaminek, alebinek eta infantilek parte hartu ahal izango dute aurten, beraz, denei krosean korri egitera gonbidatzen zaituztegu. Maila bakoitzak ordutegi eta lasterketa ezberdina du.

  • Infantil neskak: 11:55ean 1240 metro.
  • Infantil mutilak: 12:05ean 1880 metro.
  • Alebin neskak: 12:20ean 1200 metro.
  • Alebin mutilak: 12:30ean 1200 metro.
  • Benjamin neskak: 12:40ean, 600 metro.
  • Benjamin mutilak: 12:45ean 600 metro.




Denak leku berean elkartuko gara, ikastolako jolas lekuan dagoen aterpean, argazkian ikusten den tokian. Baina, maila bakoitzarekin ordu ezberdinen elkartuko gara. Alebin eta infantilekin 11:00etan elkartuko gara eta benjaminekin 11:30ean. Nahi duenak lehenago etortzeko aukera du. Kontuan izan, krosera jende asko etortzen dela eta aparkalekua gainezka egoten dela, beraz, garaiz ibili mesedez.

Izena emateko, beti bezala, orria bete. Dortsalak, egunean bertan banatuko ditugu. Bestalde, iltzezko zapatilak dituzuenoi aholku bat, krosera etorri baino lehen, iltze handiak jarri zapatilari.

Besterik gabe, denoi parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, oso egun polita izaten da!