2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

MARTXOAREN 8AN EMAKUMEOK PLANTO

Kaixo ekipo!

Jakingo duzuen bezala, mugimendu feministak, martxoaren 8rako mundu mailako protestak antolatu dituzte eta euskal sindikatuek "emakumeak planto" aldarrikapenarekin bat egin dute, lan zentroetan lanuzteak egitera deituz.

Hau dela eta, Haurtzaro Atletismo Taldeko emakumeok, aldarrikapenari babesa ematea erabaki dugu. Horregatik, martxoaren 8an, ez da ateltismo saiorik izango.


Ongi izan!


2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

Martxoak 4, frogak Plaiaundin

Kaixo ekipo!

Igande honetan ere, martxoaren 4ean, frogak izango ditugu Plaiaundiko pistan. Betiko martxan, izena emateko hemen klikatu.

Gogoratu norberaren frogak hasi baino ordu erdi lehenago egon behar duela atletak pistan. Hona hemen asteburu honetako ordutegia.


Ongi izan!



2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

Otsailaren 25ean ez da frogarik izango

Kaixo!

Astebu honetan, otsailaren 25ean, ez da frogarik izango. Hala ere, adi egon, datozen asteetan froga ugari izango baititugu.

Jakin bezain pronto emango dizuegu hauen berri.

Ongi izan!

2018(e)ko otsailaren 19(a), astelehena

Otsailaren 18ko frogen emaitzak

Aupa ekipo!

Aspaldiko partez, igandean, otsailaren 18an, frogak izan genituen Hondarribiko pistan. Kuadrilla polita elkartu ginen eta primeran egin genituen frogak. Ikasten eta atletismoaren munduan ari gara murgiltzen pixkanaka. Igandean izandako emaitzak hemen ikusgai: EMAITZAK

Jarraitu horrela!

2018(e)ko otsailaren 13(a), asteartea

Otsailaren 18an frogak Hondarribin

Aupa ekipo!

Aspaldiko partez, pistan izango ditugu frogak asteburu honetan, otsailaren 18, igandean. Frogak Hondarribiko atletismoko pistan izango dira oraingoan. Izena emateko, beti bezala, hemendik egingo da. Nahiz eta izena emateko azken eguna ostirala izan, osteguna baino lehen izena ematea eskertzen dugu.

Gogoratu, parte-hartzeko froga baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan, behar bezala berotzeko. Bestalde, berokia eramatea ezinbestekoa izango da, hotza egiten baitu.

Ordutegia honako hau da:

2018(e)ko otsailaren 11(a), igandea

Otsailaren 12an ez da atletismo saiorik izango

Kaixo ekipo!

Inauteriak direla eta, astelehenean, otsailaren 12an ez da atletismo saiorik izango. Asteartean betiko orduan jarraituko dugu.

Ongi izan! 

2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

Ohar pare bat

Kaixo ekipo!

Ohar pare batekin gatoz oraingo honetan.

Lehenik eta behin, jakinarazi nahi dizuegu asteburu honetan, otsailak 10-11, ez dugula atletismoko frogarik izango inauteriak direla eta. Beraz, deskantsatzeko edota asteburu polit bat pasatzeko aprobetxatu!

Bestetik, azken asteetako eguraldi txarra dela eta, ginasioan egoten gara maiz. Astelehenetan eta asteazkeneetan bereziki, haur asko biltzen dira. Hau dela eta, ginasioan entrenamenduak burutzea zaila suertatzen zaigu. 
Honen aurrean, nahi duten haurrei kanpora ateratzera gonbidatzen diegu entrenamendua egitera, beti ere ez badu euri asko egiten. Horretarako, ezinbestekoa da beroki edo xirak ekartzea, txapelarekin ahal bada.

Aste ona izan, laster arte!

2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

LASARTEKO KROSA

Aupa ekipo!

Igande honetan, urtarrilaren 28an Lasarteko krosa ospatuko da. Oso lasterketa polita izaten da, herrialde guztietako korrikalariak etortzeaz gain, goiz pasa ederra egiten dugulako hamaiketako eta guzti. Horretarako, denen artean jateko hamaiketakoak ekartzera gonbidatzen zaituztegu!

Gure atletak gonbidaturik daude kros honetan parte hartzera. Soilik alebin mailatik gorakoak parte hartu ahal izango dute, hau da, benjaminek ezingo dute parte hartu.
Lasartera denak batera joateko Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan geratu gara 10:00etan. Hala ere, nahi duenak bere kabuz joan daiteke. Hori bai, 10:30etan Lasarteko hipodromoan egon beharko dute parte hartzaileek. Barruan dauden gradetan egongo gara.

Korrikalariak, iltzezko plaierak (baldin badituzte) eta hala bada, iltze handiekin eraman beharko dituzte, ikasturte honetako dortsalaz gain. Ikasturte honetan krosean korri egin ez duenak, ez du dortsala etxean izango, guk izango dugu eta igandean bertan banatuko dugu.

Izena emateko, betiko moduan egingo dugu. Ikastolara edo zuzenean joango zareten esatea eskertuko dugu. 

Ordutegiari dagokionez, honako hau izango da:




2018(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

Urtarrilaren 21eko frogak BERTAN BEHERA

Urtarrilaren 21ean ospatu behar ziren frogak BERTAN BEHERA geratu dira eguraldia dela eta. 
Barkatu eragozpenak.




2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

URTARRILAK 21, PLAIAUNDIN FROGAK

Kaixo ekipo!

Aste honetan ohiko frogekin hasiko gara. Igandean, urtarrilaren 21ean Plaiaundin izango ditugu frogak benjamin, alebin eta infantil mailakoek.

Izena emateko, beti bezala, hemendik egin beharko duzue ostirala baino lehen.

Gogoratu froga baino orduerdi lehenago egotea ezinbestekoa dela. Hortaz, benjaminak 10:30etan eta alebin zein infantilak 10:00etan egon beharko dute pistan.

Bestalde, jertseaz gain berokiak eramatea gomendatzen dugu, beroketak egin baino lehen eta bukatu ostean jazteko.

Ordutegia honako hau izango da:


Igandean elkar ikusiko dugu! Ongi izan!