2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

LASARTEKO KROSA

Aupa ekipo!

Igande honetan, urtarrilaren 28an Lasarteko krosa ospatuko da. Oso lasterketa polita izaten da, herrialde guztietako korrikalariak etortzeaz gain, goiz pasa ederra egiten dugulako hamaiketako eta guzti. Horretarako, denen artean jateko hamaiketakoak ekartzera gonbidatzen zaituztegu!

Gure atletak gonbidaturik daude kros honetan parte hartzera. Soilik alebin mailatik gorakoak parte hartu ahal izango dute, hau da, benjaminek ezingo dute parte hartu.
Lasartera denak batera joateko Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan geratu gara 10:00etan. Hala ere, nahi duenak bere kabuz joan daiteke. Hori bai, 10:30etan Lasarteko hipodromoan egon beharko dute parte hartzaileek. Barruan dauden gradetan egongo gara.

Korrikalariak, iltzezko plaierak (baldin badituzte) eta hala bada, iltze handiekin eraman beharko dituzte, ikasturte honetako dortsalaz gain. Ikasturte honetan krosean korri egin ez duenak, ez du dortsala etxean izango, guk izango dugu eta igandean bertan banatuko dugu.

Izena emateko, betiko moduan egingo dugu. Ikastolara edo zuzenean joango zareten esatea eskertuko dugu. 

Ordutegiari dagokionez, honako hau izango da:




2018(e)ko urtarrilaren 20(a), larunbata

Urtarrilaren 21eko frogak BERTAN BEHERA

Urtarrilaren 21ean ospatu behar ziren frogak BERTAN BEHERA geratu dira eguraldia dela eta. 
Barkatu eragozpenak.




2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

URTARRILAK 21, PLAIAUNDIN FROGAK

Kaixo ekipo!

Aste honetan ohiko frogekin hasiko gara. Igandean, urtarrilaren 21ean Plaiaundin izango ditugu frogak benjamin, alebin eta infantil mailakoek.

Izena emateko, beti bezala, hemendik egin beharko duzue ostirala baino lehen.

Gogoratu froga baino orduerdi lehenago egotea ezinbestekoa dela. Hortaz, benjaminak 10:30etan eta alebin zein infantilak 10:00etan egon beharko dute pistan.

Bestalde, jertseaz gain berokiak eramatea gomendatzen dugu, beroketak egin baino lehen eta bukatu ostean jazteko.

Ordutegia honako hau izango da:


Igandean elkar ikusiko dugu! Ongi izan!

2018(e)ko urtarrilaren 9(a), asteartea

URTARRILAK 14 KROSA

Urte berri on ekipo!

          Hasi dugu urte berria eta indarrez hartu dugu. Igande honetan, urtarrilaren 14ean Elgoibarko krosera joango gara. Denak batera joateko eta han ez galtzeko, 8:00etan jarri dugu hitzordua ikastolako aparkalekuan. Hala ere, nahi duenak bere kabuz joan daiteke. Hori bai, ordubete lehenago egotea eskatzen dugu. 

        Izena emateko azken eguna bihar izango da, urtarrilaren 10a. Eguerdiko 12:00ak arte izango duzue izena emateko aukera. Denbora gutxi duzuenez, whatsapp bidez egingo dugu izen ematea. 

        Ordutegia honako hau izango da:

    • Alebin neskak: 10:00etan 1363metro.
    • Alebin mutilak: 10:10etan 2052 metro.
    • Infantil neskak: 10:20tan  2052 metro.
    • Infantil mutilak: 10:35etan 3141metro.


OHARRA: benjaminak ez dute parte hartzeko aukerarik.

2017(e)ko abenduaren 30(a), larunbata

Urtea kirola eginez bukatzeko, aurten 2 aukera

2017ko azken eguna ate joka dugu eta aurten ere urtea korrika eginez bukatzeko aukera paregabea dugu. Aurten, gainera, aukera bikoitza:

OIARTZUN (0km lasterketa herrikoia)

Izen-ematea: 9:30-10:15
Haurren lasterketa: 10:30 (10:00tan Xabaleko iturrian elkartuko gara Atletismo Taldekoak)
Gazte eta helduen lasterketa: 11:00

Kategoriak:

LH 2 arte, plazan bertan ibilbide laburra
LH 3 eta 4, plazan bertan ibilbide laburra
LH 5 eta 6, plazan bertan ibilbide laburra
DBH 1 eta 2, plazan bertan ibilbide laburra

DBH 3tik gora, gazte eta helduak, 6,5 km herrian barrena


ORERETA (XV. San Silbestrea)

Izen-ematea: 15:30-16:00
Haurren lasterketa: 16:30 (15:30tan Udaletxe aurrean elkartuko gara Atletismo Taldekoak)
Gazte eta helduen lasterketa: 17:00

Kategoriak:

Benjaminak, LH 3-4, 1000 m.
Alebinak, LH 5-6, 1000 m.
Infantilak, DBH 1-2, 1000 m.

Kadeteak, DBH 3-4, 3500 m.
Junior eta helduak, 3500 m. edo 7000 m., aukeran.

ANIMATU!!

2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Azken bi frogetako emaitzak

Kaixo ekipo!

Aurtengo frogak abenduaren 10ean amaitu genituen. 

Oso urte ona izan da, entrenamenduetan gogor lan egin dugu, harreman berriak sortu dira eta oso ongi pasa dugu denon artean.

Hurrengo urtean berdin edo hobeto jarraituko dugu!


2017/12/03 FROGEN EMAITZAK

2017/12/10 FROGEN EMAITZAK


HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK 

GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUE!

2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

Abenduaren 10ean frogak Hondarribin

Kaixo ekipo!

Dakizuten bezala, asteburu honetan, hilaren 10ean, Hondarribin izango ditugu frogak. Izena emateko, beti bezala, bete ezazue galdeketa mesedez. IZENA EMAN

Ordutegia honako hau izango da. Gogoratu froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan. Haurtzaro Atletismo Taldeko kamiseta eta jertsea ekarri baldin baduzue mesedez. 

Gozatu zubiaz!


2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

Abenduaren 3an frogak Plaiaundin

Aupa ekipo!

Abenduko lehen frogak izango ditugu igande honetan, abenduaren 3an, euskararen egunarekin batera. Oraingoan Plaiaundin (Irun) izango dira. Parte hartzeko, beti bezela, izen emate orria bete mesedez larunbata baino lehen.

Frogak eta ordutegiak whatspApp taldean daude, arazoak ditugu blogean jartzeko. Gogoratu, froga baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan, beroketan behar bezala egiteko.


2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Urriaren 29ko frogen emaitzak

Kaixo ekipo!

Duela igande batzuk Plaiaundin  izan genituen frogak. Benjamin, alebin eta infantilek parte hartu zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Eta garrantzitsuena, oso ongi pasa eta asko ikasi genuen!

Emaitzak ikusteko klikatu azpiko estekean.

https://drive.google.com/file/d/18e7JAyL7Dne6dMcZIT2Kp_TtDrw1YaIt/view?usp=sharing


2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Azaroaren 26an frogak Hondarribin


Aupa ekipo!
Igande honetan, azaroaren 26an, Hondarribiko pistan izango ditugu frogak. Gogoratu, atletak, froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dutela pistan. Izen emateko aukera ostirala arte zabalduko dugu, arratsaldeko 19.00ak arte.

Frogen ordutegia honako hau da: