2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

TXINGUDIKO KROSA

Kaixo lagunak!

Igande honetan, azaroaren 19an, Txingudiko krosa ospatuko da Irunen. Alebin zein infantil mailako atletek parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, lehendik izena ematea eta lehenbailehen egitea eskatzen dizuegu. Izan ere, mordoxka biltzen bagara, autobus zerbitzua jarriko dugu, ikastolatik 8:45ean eta Txinguditik 13.00etan aterako dena.
Azpiko irudian ordutegia ikusteko aukera duzue. Bestelako informazioa atletei jakinaraziko diegu.


Igande berezia izango da, Perikori merezitako bi omenaldi egingo dizkiogu, lehenengoa Txingudiko krosean, 11:55ean eta bigarrena Haurtzaro ikastolan 16:00etan. 

OMENALDIETAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU, DENON ARTEAN PERIKORI MEREZITAKO AGURRA EMATEKO






2017(e)ko azaroaren 11(a), larunbata

Beti gurekin, beti irrifartsu

Maitasuna, esfortzua, errespetua, talde-lana, umorea... Oiartzunen barrena banatu dituzu 33 urte hauetan, eta hiztegi propioarekin gainera! Pistan eta pistatik kanpo, bizitzan aurrera egiteko mila aholku eman izan dizkiguzu beti. Eta egun hauetan argi ikusi da ereindakoak fruituak eman dituela: ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta heldu agurtu eta eskerrak ematen.   

Aurten jaso zenuen sarirako prestatutako bideoan ere antzematen zen hori.

 

Atletismo Taldeko kideok bi bertso hauek idatzi dizkizugu, Peri, nahiz eta inoiz ez dugun zuk emandako guztia bueltatzerik izango.

Entrenatzaile bitxia
nahastuz euskara ta erdara,
guregan sortu dituzu
milaka barre algara.
Urte hauetan jasoaz
makina bat besarkada,
zu izan zara Periko,
gure bihotzen taupada.
Denok batera eginaz
atzeraka begirada,
goxotasunez zurekin
beti oroituko gara,
kirol munduan sartzeko
giltza zu izan baitzara,
jarraituz goaz aurrera
jasoaz zure ziztada.


Irrifar batekin josiz
umorea ta ardura,
atletismoa bihurtu
duzu askoren ohitura,
jaurtiketak ta jauziak,
fondoa, abiadura…
baina lekuko bat nola
doan eskutik eskura,
orain guk segiko dugu
irrifartsu ta gustura,
zuk noizbait hasi zenuen
lasterketa eder hura,
haurrak hurbilduz hainbeste
maite zenuen mundura,
ta sekula ahaztu gabe
bidea dela helmuga.

Eta, bukatzeko, urte hauetako zure argazkiekin bilduma bat egin dugu. Ikusteko, klikatu hemen:

ESKERRIK ASKO, PERI



2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

Eskerrik asko, Peri

Hainbeste urtetan hor egoteagatik,
oiartzuarroi atletismoaren mundua erakusteagatik,
eman diguzun guztiagatik,
zure laguntza, animo, txiste eta irrifar bakoitzagatik,
zaren bezalakoa izateagatik...

ESKERRIK ASKO PERI!!

Lekukoa gogor eta gogoz eutsi dugu, 
lasterketak aurrera jarraitzen du.



2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Igande honetan, azaroaren 12an,  EZ da frogarik izango.

Hurrengo igandean, hau da, azaroaren 19an, Txingudiko krosa ospatuko da. Heldu den astean informazio gehiago emango dizuegu.

Ongi izan.

2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

AZAROAK 5EKO FROGAK


Kaixo ekipo!

Igande honetan ere, azaroaren 5ean, frogak izango ditugu. Oraingoan Hondarribian izango dira,  kiroldegiaren eta futbol zelaiaren ondoan dagoen pistan. Gogoratu, froga hasi baino ordu erdi lehenago pistan egotea beharrezkoa dela. Bestalde, parte hartu ahal izateko, goikaldean azaltzen den "izena ematea" atalean izena eman beharko da ostiraleko 19:00ak baino lehen.

Ordutegia hemen duzue ikusgai: 




2017(e)ko urriaren 22(a), igandea

17-18 denboraldia, martxan!

  

Dagoeneko hasiak gara 2017-2018 denboraldiarekin, eta laster izango duzue datu eta informazio gehiago. Momentuz, duela 30 urte baino gehiago Perikok hasitako bideak indartsu jarraitzen duela besterik ez dugu esango, inoiz baino haur gehiagorekin eta ilusioz beteta. 




Gora Peri 
eta gora Haurtzaro Atletismo Taldea!


2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

Ane, Hiart eta Amaiur, Euskal Selekzioarekin

Asteburu polita izan da pasa dena. Kadete mailako Espainiako autonomia erkidegoen txapelketa burutu da Lorcan (Murtzia), eta Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru kidek parte hartu dute Euskal Selekzioarekin: Ane Etxebeste, Hiart Ibarguren eta Amaiur Errazkin. 

Hauek izan ziren emaitzak:

Amaiur Errazkin
8. postua 600 metrotan, 1'39''38, bere marka onena lortuz. 
9. postua 4x300 erreloboetako proban, selekzioko beste hiru kiderekin. 

Hiart Ibarguren
10. postua 1000 metrotan, 3'16''98.

Ane Etxebeste
9. postua 1500 oztopodun metrotan, 5'31''61.


Oso pozik egoteko moduko emaitzak dira hauek, lasterketa horietan zegoen maila ikusirik. Guztira, nesken Euskal Selekzioak 7. postua lortu zuen Lorcan, 17 selekzioen artean, eta mutilek 9. postua.

Zorionak neskak!!

Emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN.
Asteburuko argazkiak ikusteko klikatu HEMEN. 



2017(e)ko otsailaren 12(a), igandea

Gipuzkoako txapelketa absolutua eta Hondarrabiko eskolarren probak

Pista estaliko Gipuzkoako txapelketa absolutua
Larunbatean eta igandean jokatu zen, bi jardunalditan, pista estaliko Gipuzkoako txapelketa absolutua. Emaitza bikainak lortu zituzten taldekide guztiak. Bakoitza bere proban, pixkanaka hobetzen eta konfiantza hartzen. Zorionak denoi!

Hauek dira lortutako markak:                                                 

60 m egokitua:
Ane Asensio: 26"12
200 m:
Alazne Garrido: 27"68 (finala: 28”00)
400 m:
Ioritz Labandibar: 56"78
Alazne Garrido: 1'02"47
Xabi Belaunzaran: 51"92
800 m:
Xabi Belaunzaran: 2'05"92
1.500 m:
Aritz Leonet: 4'33"01
Altuera jauzia:
Maider CastaƱo: 1,36
Nerea Oiartzabal: 1,57 (Gipuzkoako txapelduna) BAT
Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazki guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.

Hondarrabiko eskolarren probak


Eguraldiari aurre eginez, gustura ibili ziren gure neska-mutilak. A ze taldea!
Oraindik ez dituzte emaitzak interneten jarri, baina adi egon, laster jarriko dituzte eta.

Orain arteko emaitzak eta hemendik aurrerakoak, klikatu HEMEN. 

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Lasarteko krosa eta Gipuzkoako pista estaliko txapelketa

Igandean, Lasarteko Nazioarteko Krosa


Igandean, urtero bezala, Lasarteko Nazioarteko Krosera joan ginen. 
Betidanik gustukoa izan dugu kros hau, eta aurten ere hamaiketako eta guzti joan ginen bertara. 
Urdaiazpikoa, tortilla, sagardoa, salda... Gure harmailetako lekua hartu eta primeran pasatu genuen!
Urtero bezala ere gure taldeko helduenak eta gazteenak ere ederki aritu ziren. Zorionak denei!

Gipuzkoako pista estaliko txapelketa 


Aurreko larunbatean jokatu zen Gipuzkoako pista estaliko kadete, jubenil eta junior mailako
txapelketaren lehen zatia eta PLP bat Anoetako belodromoan. Bertan parte hartzen izan genituen 
Katixa eta Xabi Belaunzaran handia. 

Lasarteko krosa:
Infantilak: Amaiur 1. Hiart 3. 
Kadete: Ane 1. 
Junior: Aritz 4. 
Helduak: Asier 8. Xabier 11. Felipe 19. 
Gipuzkoako txapelketa:
Kadete: Katixa 9"40
PLP jardunaldia: 
Xabi Belaunzaran 53"18


Emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN. (Lasarte) 
Emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN. (Gipuzkoako txapelketa)
Argazkiak ikusteko klikatu 
HEMEN.