2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

Alazne, Lur eta Julen, Zaragozara selekzioarekin

Alazne Garrido, Lur Gaztelumendi eta Julen Perez Zaragozara joango dira asteburu honetan, Gipuzkoako selekzioarekin. 600 metroko proba egingo du Alaznek, hesiena Lurrek eta 60 metrokoa Julenek. Aukeraketa hau egiten ari diren denboraldi onaren ondorioa da, zalantzarik gabe. Asteburu honetan, beraz, ikasten jarraitzea eta gozatzea izango da beraien lana.
Zorionak hirukote!! 

Kadete eta jubenil mailako lehia izango da Zaragozakoa. Eta bertan, Gipuzkoako selekzioaz gain, Nafarroa, Errioxa edo Madrilek ere parte hartzen dute, besteak beste. Informazio guztia atletismo federazioaren bidez eskuratu daiteke, HEMEN klikatuta.

Proba konbinatuetako emaitzak

Urtarrilaren 25an burutu zen Plaiaundin Bidasoaldeko proba konbinatuetako froga. Atleta guztiek proba guztiak egin behar dituzte bertan, eta horietako bakoitzean lortutako puntuak batu egiten dira, guztira puntuazio bat lortuz. Eskualde desberdinetan burutzen dira froga hauek, eta modu horretan Gipuzkoako 20-25 puntuaziorik altuenekin Gipuzkoako proba konbinatuetako txapelketa jokatzen da.

Aipatzekoak dira Xabat Olaiz eta Unax Jimenezek lortutako bigarren eta hirugarren postuak, lehenengo urteko alebinak izanda txapelketara sailkatzeko aukerak dituztelako.

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN. 

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Biharko kros txapelketa, bertan behera

Eguraldi txarraren ondorioz, biharko Gipuzkoako kros txapelketa ere bertan behera utzi du Diputazioak. Laster jakingo dugu ze asteburutan burutuko den, baina bihar bertara joateko asmoa zenutenek, zuen inguruan mezua zabaldu mesedez.


2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

Amaiur Errazkin, Elgoibarko nazioarteko krosean bigarren

Atzo ospatu zen Elgoibarko "Juan Muguerza" nazioarteko krosa, munduko mailako garrantzitsuenetako bat. Oraingoan eguraldia alde izan genuen eta izugarrizko giroa egon zen. Parte hartzaileak ere, mundu osotik etorriak eta maila bikainekoak, txikienetatik hasi eta seniorren probekin bukatuta. 

Gure Amaiur Errazkinek parte hartu zuen bertan (gehienak Plaiaundiko probetan baizeuden), eta lasterketa bikaina egin zuen, bigarren postua lortuz. Atzoko erritmoa ez zen orain artekoa izan (3'43"ko erritmoan korri egin behar izan zuen Amaiurrek, malda eta guzti), baina aurrealdean eutsi zuen oiartzuar gazteak. Baita 200 metro faltan lehenengo postuan jarri ere. Baina onartu beharra dago irabazlea oso indartsu zegoela (Amaiurrek kolpe bat hartu zuen momentuan metro batzuk atera eta 8 segunduko tartearekin sartu ziren helmugan). Irabazlea Rocio Garrido espainiarra izan zen eta Clara Las Heras kataluniarrak osatu zuen podiuma. Laugarren postuan berriz, podiumetik segundu bakarrera eta erdi gaixo, gure lagun Hiart Ibarguren sartu zen.

Zorionak bikote!!

Sailkapenak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, HEMEN.
Lasterketako bideoa ikusteko, HEMEN. 

2015(e)ko urtarrilaren 23(a), ostirala

Asteburu honetan, Plaiaundi eta Elgoibar

Bi zita ditu asteburu honetan Haurtzaro Atletismo Taldeak.

Lehenengoa igandean Plaiaundin, bertan jokatuko baita Gipuzkoako proba konbinatuen txapelketara sailkatzeko kanporaketa. Benjamin, alebin eta infantilek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Bertara joateko, 9:15tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara.

Hau da ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,30 Longitud 1 eta 2 80 hesiak
10,45 50 Peso 1 eta 2
11,00 60
11,15 Bi hankekin batera jauzia Peso 1 eta 2 Longitud 1 eta 2
11,45 50 hesiak  80

Eta bigarrena, Elgoibarko "Muguerza" nazioarteko kros ospetsua, igande goizean hau ere. Kros hau da, Euskal Herriko krosetatik, munduko hamabi kros garrantzitsuenek osatzen duten taldean dagoen bakarra, munduko atletismo federakuntzak izendatuta. Eta, aspaldiko partez, guk ere bertan parte hartuko dugu. 

 Kroseko informazio guztia HEMEN.

Igandeko Hondarribiko proben emaitzak

Aurreko igandean Hondarribin burututako proben emaitzak baditugu dagoeneko. Eguraldiak gehiegi laguntzen ez bazuen ere, hantxe izan ziren gure txiki ausartak. Emaitzak ikusteko, sakatu EMAITZAK eta klikatu "resultados 6ª jornada" jartzen duen lekuan.  Argazki pare bat ere atera genituen.
Zorionak  denei, zuek bai txapeldunak!!

EMAITZAK

ARGAZKI PARE BAT

2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

Pista estalian ere, bikain


Asteburu honetan jokatu da Gipuzkoako pista estaliko kadete, jubenil eta junior mailako txapelketa, Donostiko belodromoan. Haurtzaro Atletismo Taldeko zortzi gaztetxok parte hartu dute guztira, oso emaitza onak lortuz gainera. Bost domina lortu ditugu guztira: Alazne Garridok 300 metrotan lortutako zilarrezkoa, Xabier Belaunzaranek 800 metrotan lortutako brontzezko eta 400 metrotako zilarrezkoa eta, nola ez, Julen Perezek lortutako zilarrezko eta urrezko dominak, 60 metro eta 300 metrotan, hurrenez hurren. Gainontzekoen emaitzak ere ikusgarriak izan ziren. Hemen dituzue gure korrikalarien emaitza guztiak:

60 m.
2º
Julen (C)
7,73

7º
Mattin (C)
8,22
60 m.v.
6ª
Lur (C)
11,03
300 m.
1º
Julen (C)
39,58

2ª
Alazne (C)
44,83
400 m.
2º
Xabier (Jr)
52,87
800 m.
3º
Xabier (Jr)
         2’06”46
1000 m.
5ª
Intza (C)
         3’46”48
Altuera
6ª
Nerea (Jv)
1,48
5ª
Maider (C)
1,30
Peso
6ª
Lur (C)
7,08

Txapelketako emaitza guztiak ikusteko: LARUNBATA edo IGANDEA.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.

2015(e)ko urtarrilaren 13(a), asteartea

Lasarteko kroseko emaitzak prentsan + bideo berri bat

Lehengo urtean bezala, aurten ere prentsan ikusi ahal izan dugu Haurtzaro Atletismo taldea. Lasarteko nazioarteko krosa dela eta, taldearen berri eman dute Hitza eta Diario Vascok, Amaiurren garaipena eta Aneren laugarren postua nabarmenduz.

Paparezkoaz gain, interneten ere aipatutako berriak ikusi daitezke:
Hitza HEMEN.                        
Diario Vasco HEMEN.

Eta bukatzeko, Hiart Ibargurenen bidez jaso dugun bideo berri bat erakusten dizuegu, alebin nesken lasterketakoa. Eskerrik asko Hiart eta bere aitari, oso bideo polita, bukatu ondorengo besarkada bereziki.
Zorionak berriz ere Hiart!

2015(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena

Amaiur Errazkin txapeldun, hamabiak garaile!

Polita izan zen atzokoa. Urtero bezala, Lasarteko Nazioarteko Kros ospetsuan parte hartu zuen Haurtzaro Atletismo Taldeak. Euria, haizea, hotza... ez ziren etxean gelditzeko arrazoi nahikoa izan. 

Taldeko hamabi korrikalarik parte hartu zuten. Hamabi ausart, hamabi txapeldun. Eta askoz gehiago izan ziren animatzera etorri ziren guraso, senide eta lagunak. A ze hamaiketakoa, a ze giroa! Eskerrik asko denei!

Aipatzekoa izan zen Amaiur Errazkinen garaipena, alebin mailan. Lehengo urtean bigarren postua lortu ondoren, gogotsu atera zen oiartzuar gaztea. Gure lagun Hiart Ibarguren eta Ainara Tenak osatu zuten podiuma. Ane Etxebestek ere oso postu polita lortu zuen, laugarren bukatu baizuen infantil mailan, urte bete zaharragoekin. Baina, esan bezala, atzo hamabiak izan ziren garaile. Hamabiak txapeldun. Eta bestela, Lasarten parte hartzea bakarrik ze gogorra den ez dakitenek, proba dezatela!

HAUEK IZAN ZIREN GURE KORRIKALARIEN EMAITZAK:
ALEBIN NESKAK:
1. Amaiur Errazkin Lekuona
ALEBIN MUTILAK:
13. Unax Jimenez Elizondo
48. Beñat Susperregi Garmendia
56. Julen Azurmendi Eguia
INFANTIL NESKAK:
4. Ane Etxebeste Sanzberro
36. Garoa Felipe Lekuona
INFANTIL MUTILAK: 
27. Mikel Zarranz Arruabarrena
29. Igotz Errazkin Lekuona
KADETE NESKAK:
13. Intza Mitxelena Ugalde
KADETE MUTILAK:
Julen Perez entrenatzera atera zen.
JUNIOR MUTILAK:
14. Xabi Belaunzaran Sanz
BETERANO MUTILAK:
22. Felipe Mitxelena Erice                           ZORIONAK PARTE HARTZAILE GUZTIEI!!

Sailkapenak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Alebin nesken lasterketaren bideoa HEMEN.
Amaiurren podiumeko bideoa, HEMEN. 
Antolakuntzaren bideo bat HEMEN.

2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

ABENDUKO PROBAK BLOGEAN

Abenduan arazo teknikoak izan genituen blogarekin, baina dagoeneko eguneratuta gelditu dira burututako proba desberdinak. Barkatu eragozpenak. Bihar Lasterteko Kroseko analisia!


Gora Haurtzaro Atletismo Taldea!!