2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

Haurtzaro Atletismo Taldea OIARTZUN IRRATIAN


Oiartzun irratian izan gara aste honetan, aurtengo denboraldiaz eta taldearen 30. urteurrenaz hitz egiten. Ane, Amaiur, Josu, Garazi eta Itsaso izan dira taldearen ordezkariak, denak gelatxo horretan sartzea zaila izango zen eta!



Elkarrizketa entzuteko klikatu HEMEN.


2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Asteburuko emaitzak

Oso emaitza onak lortu zituzten atzo proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zutenek. Paulo Gargallok, Gipuzkoako rankinean lehenengo postuan egon arren, ezin izan zuen parte hartu belauneko lesio batengatik. Baina Oier, Alazne, Mattin eta Josu primeran aritu ziren, puntu asko lortuz. 

ALEBIN MUTILAK:
Oier de Santiago, Gipuzkoako seigarren.

INFANTIL NESKAK:
Alazne Garrido, Gipuzkoako zortzigarren.

INFANTIL MUTILAK:
Mattin Apaolaza, Gipuzkoako zazpigarren.
Josu Ibarguren, Gipuzkoako hamaikagarren.


Emaitza guztiak eta sailkapenak ikusteko, klikatu hemen.


2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

Proba konbinatuen Gipuzkoako Txapelketa

Beste Gipuzkoako txapelketa batean egongo da Haurtzaro Atletismo Taldea asteburu honetan, oraingoan proba konbinatutakoan, igandean Anoetako mini-estadioan. Bost izan dira alebin eta infantil mailatik sailkatu direnak: OIER DE SANTIAGO, PAULO GARGALLO, ALAZNE GARRIDO, MATTIN APAOLAZA eta JOSU IBARGUREN. 

Goizeko 9:00tan gelditu gara Ikastolako aparkalekuan, 9:20tako topoa hartu eta bertara joateko. 

Hau izango da igandeko ordutegia:

ORDUA

   I MUTIL

I NESKA

   A MUTIL

A NESKA

10:30
60 MH

LUZERA
PISUA (2 kg.)

10:45

60 MH



11:00
60 M

PISUA (3 kg.)
LUZERA

11:15

60 M



11:30
LUZERA
PISUA (3 kg.)
60 M
60 M

12:00
PISUA (3 kg.)
LUZERA



ANIMO BOSKOTE!

2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

Alebin neskak, Gipuzkoako bederatzigarrenak

Bederatzigarren postuan bukatu dute alebin neskek Gipuzkoako taldekako txapelketa. Gainera, erreleboetan laugarrenak izan dira, dominetatik segundu erdira. Bakoitzak bere proban ahal zuen hoberen egin du, beraz zalantzarik gabe gu izan gara txapeldunak!
Aupa neskak!

Hauek izan dira parte hartu dutenak:

Amaiur Errazkin 8''76 (60m)
Irati Sanzberro 15''46 (60mv)
Ane Etxebeste 3'31''06 (1.000m)
Libe Gargallo 1,00 m (Altuera)
Leire Ibarguren 3,15 m (Luzera)
Amaia Rodriguez 5,42 m (Peso)
Amaia, Ane, Leire eta Amaiur 37''62 (4x60m)

Emaitzak ikusteko klikatu hemen. 

Zorionak denei!

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Alebin neskak, taldekako Gipuzkoako txapelketan

Tolosako "Berazubi" pistan izango den taldekako Gipuzkoako txapelketara joateko, igandean 8:45tan gelditu gara Ikastolako aparkalekuan.

Hau izango da proben ordutegia:

10:30            Peso (2 Kg.) 
10:45            60 m hesiak 
11:15            60 m 
11:30            Altuera  / Luzera
11:45            1.000 m 
12:30            4 x 60 

Animooooo!


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

Nerea eta Xabi, Gipuzkoako txapelketako podiumean



Nerea Oyarzabalek bigarren postua lortu zuen atzo kadete mailako Gipuzkoako txapelketan. Final polita izan zen atzokoa, lehenengo hiru postuek berdinduta amaitu baizuten, 1,44 metroko jauziarekin. Saiakera kopuruak erabaki zituen dominen koloreak.

Igandeko emaitzak hemen.

Xabi Belaunzaranek ere podiumera igotzea lortu zuen larunbat arratsaldean, 400 metroko proban hirugarren postuan sailkatu ondoren. 54''43 izan zen bere denbora, eta oraindik ere dexente hobetu dezakeela erakutsi zuen gainera.

Zorionak berriz ere, bikote!                                                                    Larunbateko emaitzak hemen. 





2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna

Gipuzkoako banakako txapelketa, HITZAn eta DVn.

Haurtzaro Atletismo Taldea, berriz ere Oarsoaldeko HITZAn eta Diario Vasco egunkarian. Oraingoan Gipuzkoako banakako txapelketako hiru jardunaldietan lortutako dominak bildu dituzte artikulu batean. Dena dela, ez dugu ahaztu behar 15 izan direla guztira txapelketa honetan parte hartu dutenak, 6 alebin eta 9 infantil, horretarako minima lortuz eta txapelketa bikaina osatuz. Zorionak beraz Oier de Santiago, Eneko San Jose, Jian Zarranz, Mattin Apaolaza, Josu Ibarguren, Intza Mitxelena, Lur Gaztelumendi, Maider Castaño, Ekain Jimenez eta Oier Etxaberi ere!

HITZA irakurtzeko klikatu hemen.
DV irakurtzeko klikatu hemen.

2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Haurtzaroko 9 kide, Salou eta Benicasimen

Aste osoa pasa dute Salouen Lur, Intza, Alazne, Julen, Josu eta Mattin infantilek eta Itsaso eta Xabi entrenatzaileek. Xabi Belaunzaran jubenilak, berriz, Benicasimen. Gipuzkoako federakuntzak urtero antolatzen dituen konzentrazio hauetan herrialde osoko gaztetxoek parte hartu dute, modalitate desberdinetan. Eta gureak ere primeran aritu dira, bai entrenatzen eta baita larunbateko konpetizioan ere. Aupa zuek!



2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

Gipuzkoako txapelketako amaiera, ezin hobea!

Atzo jokatu zen Gipuzkoako banakako txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia. 10 parte-hartzaile 22 probatan, eta izugarrizko maila. Lehenengo jardunaldian 3 domina eta bigarrengoan 4 lortu bagenituen, atzokoan 6 izan ziren. Zorionak hiru asteburu hauetan parte hartu duzuen guztioi, dominarekin edo gabe guretzat munduko onenak zarete eta!

Hauek izan ziren emaitzak:

JULEN PEREZ 1. (150m 18"47) 2. (220mv 31"78) 16. (altura 1,30m), AMAIUR ERRAZKIN 1. (2000m 7’31’’43) 3. (150m 21”80), ANE ETXEBESTE 2. (2000m 7’33’’10) 9. (longitud 3,61m) 23. (150m 24"00), ALAZNE GARRIDO 3. (220mv 35’31) 12. (150m 21”15), IBAI LECERTUA 5. (2000m 7’17’’48) 7. (150m 22''79), OIER DE SANTIAGO 10. (150m 23''43) 16. (longitud 3,58m), MATTIN APAOLAZA 5. (220mv 34"14), LUR GAZTELUMENDI 14. (220mv 40”15) 43. (150m 24"47), JOSU IBARGUREN 6. (220mv 34"68) 10. (altura 1,35m) 17. (150m 21”05), INTZA MITXELENA 18. (220mv 41”26) 36. (150m 22"83).

Hiru jardunaldietako emaitzak:


Argazki guztiak ikusteko HEMEN.




2014(e)ko apirilaren 10(a), osteguna

Gipuzkoako txapelketako 3. jardunaldia, igandean Eibarren

Igandean jokatuko da Gipuzkoako txapelketako 3. jardunaldia, Eibarren. Bertara joateko, 8:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan (garrantzitsua da puntual egotea).

Hau izango da proben ordutegia:
10:00
JABALINA
INFANTIL
NESKAK
10:00
PESO
ALEBIN
MUTILAK
10:00
ALTURA
INFANTIL
MUTILAK
10:00
LONGITUD
ALEBIN
NESKAK
10:00
3000 M
INFANTIL
MUTILAK
10:15
3000 M
INFANTIL
NESKAK
10:30
2000 M
ALEBIN
MUTILAK
10:45
2000 M
ALEBIN
NESKAK
11:00
220 MV
INFANTIL
MUTILAK
11:15
220 MV
INFANTIL
NESKAK
11:30
150 M
INFANTIL
MUTILAK
11:30
ALTURA
INFANTIL
NESKAK
11:30
PESO
ALEBIN
NESKAK
11:30
JABALINA
INFANTIL
MUTILAK
11:30
LONGITUD
ALEBIN
MUTILAK
11:50
150 M
INFANTIL
NESKAK
12:10
150 M
ALEBIN
NESKAK
12:40
150 M
ALEBIN
MUTILAK