Joan den igandean Eibarren izan ginen Bolumburuko Krossean. Atleta gutxi hurbildu ziren arren, denok aipatzeko moduko lasterketa burutu zuten, meritu handiko emaitzak lortuz.
Borja Manchado podiumera igo zen Master kategorian eskuratutako 3. postuari esker, eta Unai Txopeitia ere domina batekin itzuli zen etxera, Infantil kategorian lortutako 8. postuagatik.
Alberto Francok bere lehen krossa zuen, eta lasterketa ona egin zuen, kategoria absolutuan 9. iritsiz.
Bestalde, Eibarkoa kross denboraldiko azken krossa izanik, krossen "ligako" sariak banatu zituzten, eta bertan ere sarituak izan genituen. Mikel Hoyos hirugarren geratu zen Masterretako sailkapenan, eta Haurtzaroko atleta izandako Hiart Ibarguren garaile izan zen U18 kategorian. Ane Etxebestek ere podiuma gertu izan zuen.
Zorionak denoi!!
Federatuen emaitzak
Eskolarren emaitzak
Laboral Kutxa Saria emaitzak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina