2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

Azaroak 4ko frogak

Kaixo kuadrilla!

Zer moduz joan ziren lehen frogak? Berriz ere errepikatzeko gogoarekin batzuk, beraz, nahi eta ahal duzuenak animatu igande honetan.

Oraingoan frogak Hondarribiko pistan izango dira, kiroldegiaren ondoan. Beti bezala, atletak bere froga baino ordu erdi lehenago egon behar du pistan behar bezala berotzeko. Bestalde, eguraldi hotzak hasi direla ikusita, sudaderaz gain, berokia ere eramatea gomendatzen dugu, pistan haize handia dago eta hotza egiten du.

Izena emateko, klikatu hemen. Ostiral arratsaldea baino lehen izen ematea eskatzen dizuegu. Badakigu oraingo honetan zubia dugula tarteko, baina saiatu mesedez epeak errespetatzen.

Ordutegia ondorengoa hau da:


2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Frogetan aldaketak

 Kaixo kuadrilla!

Astebururako, urriaren 28rako espero den eguraldi kaxkarra ikusita, frogetan aldaketak egon daitezkela jakin berri dugu. Euria eginez gero, zenbait froga ez direla egingo aurreratzen dizuegu. Honakoa izango litzateke ordutegia euria eginez gero:


2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

Urriak 28 frogak Plaiaundin

Aupa!!!!

Ikasturteko lehengo frogak ate joka ditugu. Urriaren azkeneko asteburuan izango dira Plaiaundin, Urriak 28 igandean, hain zuzen ere. 

Ez da derrigorrezkoa frogetan parte hartzea, nahi duena etor daiteke. Hori bai, etortzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, klikatu hemen eta orria bete mesedez.

Gogoratu, haur eta gazteak beraien froga hasi baino ordu erdi lehenago egon beharko dutela pistan arropa egokiarekin.

Hona hemen ordutegia:


2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

Iltzezko zapatilak

Kaixo denei!

Zer moduz hasi dugu ikasturtea? Dagoeneko martxa hartuta?

Zuengana zuzentzen gara haur eta gazteek behar duten materiala edota arroparen berri emateko. Oharrean esan genizuen bezala, izaten diren frogetara arropa erosoa ekarri behar dute. Horrez gain, alebinetatik aurrera, hau da, LH5etik aurrera, iltzezko zapatilak erabiltzea gomendatzen dugu.

Duela denbora bat, iltzezko zapatilen kostuaz Haurtzaro Atletismo Taldea arduratzen zen, baina, gastua ikaragarrizkoa zela ikusita, norberak bere zapatilak erostea eskatzen dizuegu. Ez da beharrezkoa zapatilak izatea, soilik gomendagarria.

Hala ere, zapatilen gastuaz gu arduratuko ginela esan genizuenoi, zapatilak eta tiketa ekartzen badituzue, gu arduratuko gara, lasai. Gainontzekoei laguntzeko asmotan, biltegian ditugun zapatila erabiliak salduko dizkizuegu prezio merkeago batean, 10€-tan. Ez ditugu nahiko taila eta zapatila, beraz, amaitzen diren arte izango ditugu. Norbaitek interesa badu, jarri entrenatzaileekin harremanetan entrenamendu hasieran edota amaieran.

Bestalde, aste honetan frogak hasiko direla jakinarazten dizuegu, laster izango duzue horren berri. Bien bitartean, ongi izan.

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

Hasi dugu denboraldi berria!

Astelehenean, urriak 1ean, Haurtzaro Atletismo Taldearen entrenamenduei hasiera eman genien. Atleta ugari elkartu ginen Haurtzaro Ikastolako instalazioetan arratsaldeaz gozatzeko eta nola ez, atletismoaz ikasteko.

Atletei,  maila bakoitzak entrenatzeko egun zehatz batzuk izango dizutela esan bagenien ere, aste honetan egunero etortzeko aukera izango dute. Hurrengo astetik aurrera, hau da, urriak 8tik aurrera, atleta bakoitza dagokion ordu eta egunean etortzea eskatzen dugu, kasuak kasu.

Beraz,benjaminen (2009-2010ean jaiotakoak) entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara. Alebinek (2007-2008an jaiotakoak) ordea, astelehen, astearte eta ostegunetan izango dituzte, hauek ere 18:00etatik 19:00etara.   Infantilen (2005-2006an jaiotakoak) entrenamenduak aldiz, astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Haur eta gazte bakoitzak, nahi edo ahal duen egunean etortzeko aukera izango du.


ANIMO IKASTURTE BERRIAREKIN!!!