Aupa ekipo!
Abenduko lehen frogak izango ditugu igande honetan, abenduaren 3an, euskararen egunarekin batera. Oraingoan Plaiaundin (Irun) izango dira. Parte hartzeko, beti bezela, izen emate orria bete mesedez larunbata baino lehen.
Frogak eta ordutegiak whatspApp taldean daude, arazoak ditugu blogean jartzeko. Gogoratu, froga baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan, beroketan behar bezala egiteko.
2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna
2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea
Urriaren 29ko frogen emaitzak
Kaixo ekipo!
Duela igande batzuk Plaiaundin izan genituen frogak. Benjamin, alebin eta infantilek parte hartu zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Eta garrantzitsuena, oso ongi pasa eta asko ikasi genuen!
Emaitzak ikusteko klikatu azpiko estekean.
https://drive.google.com/file/d/18e7JAyL7Dne6dMcZIT2Kp_TtDrw1YaIt/view?usp=sharing
Duela igande batzuk Plaiaundin izan genituen frogak. Benjamin, alebin eta infantilek parte hartu zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Eta garrantzitsuena, oso ongi pasa eta asko ikasi genuen!
Emaitzak ikusteko klikatu azpiko estekean.
https://drive.google.com/file/d/18e7JAyL7Dne6dMcZIT2Kp_TtDrw1YaIt/view?usp=sharing
2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena
Azaroaren 26an frogak Hondarribin
Aupa ekipo!
Igande honetan, azaroaren 26an, Hondarribiko pistan izango ditugu frogak. Gogoratu, atletak, froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dutela pistan. Izen emateko aukera ostirala arte zabalduko dugu, arratsaldeko 19.00ak arte.
Igande honetan, azaroaren 26an, Hondarribiko pistan izango ditugu frogak. Gogoratu, atletak, froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dutela pistan. Izen emateko aukera ostirala arte zabalduko dugu, arratsaldeko 19.00ak arte.
Frogen ordutegia honako hau da:
2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena
Perikori omenaldia
Atzoko eguna Haurtzaro Atletismo Taldearentzat berezia eta hunkigarria izan, 35 urte luzeetan gure entrenatzailea izan den Perikori azken agurra egin genion.
Lehen omenaldia Txingudiko krosean izan zen. Bertan, atletismo munduko pertsonak parte hartzeaz gain, gure taldeko entrenatzaile, atleta zein gurasok egin genituen 600 metroak Perikoren omenez. Horrez gain, goiz zoragarria igaro genuen, talde baten moduan elkarrekin hamaiketakoa egin eta gureak animatu genituen.
Arratsaldean, Perikori merezitako azken agurra eman genion ikastolan. Mila esker hurbildu zinazten guztioi, benetan polita izan zen.
Entrenatzaile bitxia
nahastuz euskara ta erdara,
guregan sortu dituzu
milaka barre algara,
urte hauetan jasoaz
milaka besarkada
zu izan zara Periko
gure bihotzen taupada.
Denok batera eginaz atzeraka begirada,
goxotasunez zurekin
beti oroituko gara,
kirol munduan sartzeko
giltza zu izan baitzara,
jarraituz goaz aurrera
jasoaz zure ziztada.
Irrifar batekin josiz
umorea ta ardura,
atletismoa bihurtu
duzu askoren ohitura,
jaurtiketak ta jauziak,
fondoa, abiadura...
baina lekuko bat nola
doan eskutik eskura,
orain guk segiko dugu
irrifartsu ta gustura,
zuk nozbait hasi zenuen
lasterketa eder hura,
haurrak hurbildu hainbeste
maite zenuen mundura,
ta sekula ahaztu gabe
bidea dela helmuga.
Mila esker urte hauetan emandako guztiagatik Peri!
Gure bihotzean eramango zaitugu!
2017(e)ko azaroaren 18(a), larunbata
2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea
AUTOBUSA
Kaixo ekipo!
Igande hontan, azaroaren 19an Txingudira atleta, entrenatzaile eta guraso asko joatekoak garenez eta han aparkatzeko zailtasunak daudenez, Haurtzaro Atletismo Taldeak autobus zerbitzua jartzea erabaki du. Autobusa ikastolako aparkalekutik goizeko 8:45ean eta Txinguditik 13:00etan aterako da.
Modu honetan, haur guztien lasterketak ikusteaz gain, Perikoren omenaldian parte hartu dezakegu, 11:55ean izango dena. Denei parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 600 metro besterik ez dira izango eta oinez egin daiteke.
Bestalde, mahai eta karpa txiki batzuk eramango ditugu gure gauzak uzteko eta hamaiketakoa egiteko. Beraz, nahi duenak hamaiketakoa ekar dezake eta ekartzen diren gauzekin hamaiketako polit bat egin dezakegu denok batera.
2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena
TXINGUDIKO KROSA
Kaixo lagunak!
Igande honetan, azaroaren 19an, Txingudiko krosa ospatuko da Irunen. Alebin zein infantil mailako atletek parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, lehendik izena ematea eta lehenbailehen egitea eskatzen dizuegu. Izan ere, mordoxka biltzen bagara, autobus zerbitzua jarriko dugu, ikastolatik 8:45ean eta Txinguditik 13.00etan aterako dena.
Azpiko irudian ordutegia ikusteko aukera duzue. Bestelako informazioa atletei jakinaraziko diegu.
Azpiko irudian ordutegia ikusteko aukera duzue. Bestelako informazioa atletei jakinaraziko diegu.
Igande berezia izango da, Perikori merezitako bi omenaldi egingo dizkiogu, lehenengoa Txingudiko krosean, 11:55ean eta bigarrena Haurtzaro ikastolan 16:00etan.
OMENALDIETAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU, DENON ARTEAN PERIKORI MEREZITAKO AGURRA EMATEKO
2017(e)ko azaroaren 11(a), larunbata
Beti gurekin, beti irrifartsu
Maitasuna, esfortzua, errespetua, talde-lana, umorea... Oiartzunen barrena banatu dituzu 33 urte hauetan, eta hiztegi propioarekin gainera! Pistan eta pistatik kanpo, bizitzan aurrera egiteko mila aholku eman izan dizkiguzu beti. Eta egun hauetan argi ikusi da ereindakoak fruituak eman dituela: ehundaka eta ehundaka haur, gazte eta heldu agurtu eta eskerrak ematen.
Aurten jaso zenuen sarirako prestatutako bideoan ere antzematen zen hori.
Atletismo Taldeko kideok bi bertso hauek idatzi dizkizugu, Peri, nahiz eta inoiz ez dugun zuk emandako guztia bueltatzerik izango.
Entrenatzaile bitxia
nahastuz euskara ta erdara,
guregan sortu dituzu
milaka barre algara.
Urte hauetan jasoaz
makina bat besarkada,
zu izan zara Periko,
gure bihotzen taupada.
Denok batera eginaz
atzeraka begirada,
goxotasunez zurekin
beti oroituko gara,
kirol munduan sartzeko
giltza zu izan baitzara,
jarraituz goaz aurrera
jasoaz zure ziztada.
Irrifar batekin josiz
umorea ta ardura,
atletismoa bihurtu
duzu askoren ohitura,
jaurtiketak ta jauziak,
fondoa, abiadura…
baina lekuko bat nola
doan eskutik eskura,
orain guk segiko dugu
irrifartsu ta gustura,
zuk noizbait hasi zenuen
lasterketa eder hura,
haurrak hurbilduz hainbeste
maite zenuen mundura,
ta sekula ahaztu gabe
bidea dela helmuga.
ESKERRIK ASKO, PERI
2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena
Eskerrik asko, Peri
Hainbeste urtetan hor egoteagatik,
oiartzuarroi atletismoaren mundua erakusteagatik,
eman diguzun guztiagatik,
zure laguntza, animo, txiste eta irrifar bakoitzagatik,
zaren bezalakoa izateagatik...
ESKERRIK ASKO PERI!!
Lekukoa gogor eta gogoz eutsi dugu,
lasterketak aurrera jarraitzen du.
2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea
2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna
AZAROAK 5EKO FROGAK
Kaixo ekipo!
Igande honetan ere, azaroaren 5ean, frogak izango ditugu. Oraingoan Hondarribian izango dira, kiroldegiaren eta futbol zelaiaren ondoan dagoen pistan. Gogoratu, froga hasi baino ordu erdi lehenago pistan egotea beharrezkoa dela. Bestalde, parte hartu ahal izateko, goikaldean azaltzen den "izena ematea" atalean izena eman beharko da ostiraleko 19:00ak baino lehen.
Ordutegia hemen duzue ikusgai:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)