Asteburu entretenigarria izan dugu atleta oiartzuarrok.
Lehenik, sei atletek parte hartu zuten larunbatean belodromoan izan ziren PLPko probatan. Horietako hiruk, gainera, lehenengo aldia zuten: Oier, Joan, eta Katixa.
Lehenik, sei atletek parte hartu zuten larunbatean belodromoan izan ziren PLPko probatan. Horietako hiruk, gainera, lehenengo aldia zuten: Oier, Joan, eta Katixa.
Gazteenen debutaz gain, aipagarriak izan ziren Xabiren eta Ioritzen errekor pertsonalak 600 metrotan eta bereziki Xabirena, errekor pertsonala egiteaz gain Haurtzaro atletismo taldeko errekorra egin baitzuen. Baita Alazneren partaidetza 60 metrotan, bikaina beti bezela.
Horrez gain, aipamen berezia: Julen Perez haurtzaroko atleta ohiak Atletiko San Sebastianeko errekor jubenila egin zuen. Zorionak txapeldun! Nabari da herritik ondo ikasia atera dela!
Hauek izan ziren emaitzak:

60m:
Xabi Belaunzaran 7"60
Ioritz Labandibar
8"09
Oier De Santiago
8"54
Alazne Garrido 8"49
Joan Nieva 8"98
Katixa Oiartzabal 9"43
Julen Perez 7"12
600m:
Xabi Belaunzaran 1'24"79
Ioritz Labandibar 1'35"46
ZORIONAK
EKIPO!!
Bestalde igande goizean, urteroko legez, Oiartzunen Elkartasun Lasterketa izan genuen. 200 korrikalari baino gehiago aritu ziren ttipi ttapa Oiartzungo kaleetan zehar lasterka, 6'6 kilometrotako eta maldaz josiriko ibilbidea osatuz.
Horien artean zebilen taldeko Aritz Leonet, zeinek meritu handiko 10. postua eskuratu zuen, ibilbidea 23 minutu eta 56 segunduko denboran burutuz. ZORIONAK TXAPELDUN!
Sailkapen osoa ikusteko Oiartzungo Elkartasun Lasterketaren blogean:
https://issuu.com/elkartasunlasterketa/docs/sailkapena2016
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina