Urriaren 15ean arratsaldeko 17:30ean, Urkabeko I. Igoera
ospatuko zen Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta,
Oiartzungo Garagardo Festarekin kointziditzen zuelarik. Parte hartzaileek
1,6km-ko errekorridoa egin zuten eta Learretik barrena 191m-ko desnibela igo
zuten Urkabe goraino. Aipatzekoa da gure taldeko Aritz Leonet bigarren iritsi
zela eta Oiartzungo lehenengoa izan zela. Izan ere, kilometro bertikaletan oso aritua den BeƱat Katarainek soilik 16 segundo atera zizkon.
Benetan Bikaina, Zorionak Aritz!
Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN
Igandean, urtero
bezala, Haurtzaro Atletismo Taldea laguntzen aritu zen! Hau da, proba
desberdinetan parte hartzeaz gain, 15km Donostiko klasikan laguntzen ibili ginen.
Argazkia Oiartzuar Eskuderorekin hartu genuen, izan ere, 15km-ko 50 urtetik
gorako gizonetan bigarren iritsi zen. Zorionak zuri ere!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina