2016(e)ko uztaila 11, astelehena

Ane Etxebeste, 9. Granollersen

Ane Etxebestek harrituta utzi gaitu berriro ere. Granollersen (Herrialde Katalanak) izan du Espainiako Txapelketa, eta bertara 14. denbora onenarekin joan bada ere, 9. postua lortu du azkenean. Hasieratik buruarekin korri eginez, taldean joan da azken itzuliko kanpaia entzun duen arte. 16. postuan pasa da bertatik, 9. postutik oso urruti, baina bere kasta eta indarra erakutsiz atletak aurreratzen joan da 9. postu hori (bere adineko 5.) lortu arte. 

Eta hori gutxi balitz, kadete mailako 1.500 metro oztopoetako GIPUZKOAKO ERREKORRA egin du gainera, bere kadete mailako lehenengo urtean. 

Bukatzeko, ospakizun momentu honetan, ezin ditugu aipatu gabe utzi azkeneko hilabetean Aneri laguntzeko (beraiek denboraldia bukatua zuten) entrenatzen jarraitu duten Hiart eta Amaiur. Lasterketa bikainaren eta Gipuzkoako errekorraren zatitxo bat beraiena da, zalantzarik gabe. Laguntasunak eta talde-lanak fruituak ematen dituela erakutsi du berriz ere hirukote honek!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.

Eta hemen duzue lasterketa. Ikusi. ikusi azken itzulia! 


Zorionak Ane!
Hau da hau denboraldia bukatzeko modu bikaina!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina