2016(e)ko ekainaren 26(a), igandea

Asteburua Matarón eta Gasteizen

JUBENIL MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA, MATARÓN:

Nerea, Alazne eta Julen izan dira Matarón asteburuan, eta maila altua erakutsi dute bertan. Hirukote hau dagoeneko ohituta dago horrelako txapelketatan parte hartzen (eta oso zaila da lortzea), baina oraindik ez dute hobetzen jarraitzeko ilusioa galdu!

Nerea: Altueran 1,60 m. (6.)
Alazne: 400 metrotan 1'01"48 (17.)
Julen: 200 metrotan, kanporaketan 22"64 eta finalerdian 22"67 (9.)

Zorionak makinas!!

Emaitza guztiak HEMEN

KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA, GASTEIZEN:

Ane Etxebestek atzo izan zuen beste txapelketa bat, Gasteizen, oraingoan kadete mailako Euskadiko txapelketa. Bizkaitar batek bere denbora antzekoa bazuen ere, nahiko erraz irabazi zuen 1000 metroko finala, hasieran buruarekin eta bukaeran erritmoa igo eta bere maila erakutsiz: 3'13"02.

Zorionak berriz ere Ane!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.




2016(e)ko ekainaren 25(a), larunbata

Ane Asensioren eta Ane Etxebesteren debuta

Berandu bada ere, hemen dituzuen lehengo asteburuko Ane Asensio eta Ane Etxebesteren emaitzak. Biek zuten lehenengo aldia: batek atletismo egokituko Espainiako Txapelketa batean eta besteak ere Espainiako Txapelketa batean, kasu honetan 1500 m. oztopotako proban. 

Ane Asensio:

Bere adineko bakarra izanik, ez zuen aurkaririk izan bere finalean. Gonbidapen baten bidez parte hartzen utzi zioten, baina bakarrik parte hartuta ere bere maila erakutsi zien Madrilen elkartu ziren guztiei. 40"64 izan zen bere denbora, marka onenetik oso gertu. Bere adineko Espainiako txapelduna beraz. Denboraldi bikainari bukaera ederra eman dio Anek. ZORIONAK MAKINA!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN


Ane Etxebeste:

Euskadiko selekzioarekin parte hartzeko aukeratua izan zenez (euskadiko markarik onena duelako), Cartagenan burutu zen Espainiako Txapelketan parte hartu zuen. 17 selkziotatik 9. postua lortu zuen Anek, ia ia bere markarik onena berdinduz. Eta denbora horrek balio handiagoa du nola lortu zuen jakin ondoren: azkeneko itzuliko putzuan erori egin zen. Baina Ane ez zen lurrean gelditu. Bere kasta eta grina erakutsiz segituan altxa, uretatik atera eta ondoan zuen neskarekin lehian jarraitu zuen bukaerara arte. ZORIONAK!!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN

Begira, begira gure neskaren kasta!

2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

Ane Asensio eta Ane Etxebeste Espainiako Txapelketan



Ane Etxebestek Cartagenan du, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako Txapelketa. Gaur ilunabarreko 20:10tan egin beharko ditu 1.500 metroak, oztopo eta guzti. Bere lehenengo Espainiako Txapelketa izango da, eta egiten duena egiten duela ere emaitza bikaina lortuko du. Bera baino zaharragoekin parte hartuko du, baina seguru ez dela kikiltzen! Animo Ane!

Ane Asensio berriz Alcorconen barrena dabil dagoeneko. Bihar izango du berak Espainiako Txapelketa. Azkeneko asteetan gogor entrenatzen ibili ondoren, 100 metrotako bere marka hobetzen saiatuko da Madril inguruan. Bere adineko bakarra izango da, berez eskatutako adina betetzen ez badu ere federazioak gonbidatu egin baitu. Animo Ane!

2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

4x400 epikoa, historikoa... amestutakoa!

Gipuzkoako Txapelketa absolutua ere jokatu da asteburu honetan, Anoetako miniestadioan. Hauek izan ziren parte hartu zutenen emaitzak:

100m: Julen 11"23 eta Aitzol 13"31
200m: Aitzol 26"64
400m: Xabi B. 52"74 eta Ioritz 56"63
400mv: Ioritz 1'07"13
1500m: Aritz 4'38"91
Altuera: Nerea 1,46m eta Maider 1,35m

Baina txapelketa honetako proba bat aipatu behar dugu bereziki. 4x400 erreleboetarako taldea osatzea nahiko lorpen bazen ere, klubeko historian lehenengo aldiz urrezko domina lortu genuen proba honetan. Aritz, Ioritz, Julen eta Xabik osatutako taldeak maila ikaragarria eman zuen!

Ezin sinistekoa, zirraragaitza, ustekabe usteondoa, amestutako ametsen amets zaindaria, apoteosikoa, epikoa, historikoa!!

Argazkiak HEMEN.

Eta oraindik ikusi ez duzuen gutxi horientzat, hemen duzue bideoa. Gozatu!



ZORIONAK EKIPO!!

Infantilen Euskadiko Txapelketa, beti bezala bikain

Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru infantilek parte hartu zuten Bilbon jokatutako Euskadiko Txapelketan. Hiart Ibarguren, Amaiur Errazkin eta Ane Etxebestek Gipuzkoako selekzioarekin joan ziren bertara, Hiart eta Ane 1000 metrotan eta Amaiur 3000 metrotan, proba horietan Gipuzkoako rankingeko lehenengo bi postuetan egotea lortu ondoren. 

1000 metrotan Ane txapeldun eta Hiart bigarren postuan.
3000 metrotan Amaiur txapeldun.
Bi urrezko domina eta zilarrezko bat, berriz ere oso zaila dena erraz bihurtuz. 

Argazkiak HEMEN.

Hemen dituzue bi lasterketatako bideoak (Aitor Ibargurenen eskutik):





Zorionak berriz ere eta gozatu bideoekin!


2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

Proba konbinatuetako emaitzak

Anoetan burutu zen, atzo, Gipuzkoako proba konbinatuetako txapelketa. Finalean parte hartzea bera oso zaila baldin bada ere, aipatzekoa izan zen Orkatz Erkizia hasiberriaren brontzezko domina, bere lehenengo proba konbinatuetako txapelketan. Bere eta besteen emaitzak hauek izan ziren:

ATLETA
POSTUA
60 M.
PUNTUAK
LONGITUD
PUNTUAK
PESO
PUNTUAK
GUZTIRA
EITZA ARRIARAN
9.
8,80
510
3,65
231
6,96
332
1073
LIDE ROMERO
18.
9,10
452
3,58
216
4,92
208
876
JANIRE PERURENA
19.
9,40
400
3,26
153
6,20
284
837
ORKATZ ERKIZIA
3.
8,70
318
4,30
255
6,61
284
857
UNAX JIMENEZ
4.
8,60
340
3,80
174
7,10
313
827


Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.


ZORIONAK GAZTIAK!!


2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Proba konbinatuetako Gipuzkoako Txapelketa, igandean

Anoetan ospatuko da proba konbinatuetako Gipuzkoako Txapelketa, igandean. Hauek dira Haurtzaro Atletismo Taldetik sailkatu direnak:

ALEBIN NESKAK:

Eitza Arriaran
Janire Perurena
Lide Romero

ALEBIN MUTILAK:

Orkatz Erkizia
Unax Jimenez

Bertara joateko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.


Zorionak eta animo!!

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Infantil neskak, Gipuzkoako bigarrenak taldeka eta errelebotan

Azken orduko baja bat izan bagenuen ere, primeran aritu ziren gure infantil neskak larunbatean Ordizin jokatu zen Gipuzkoako taldekako txapelketan. Zaila izaten da proba batean 0 puntu egin ondoren sailkapenean aurrean bukatzea, baina gure neskek zuten onena eman eta bigarren postuan bukatzea lortu zuten. Ikaragarria!!

Hauek izan ziren emaitzak:

80m. AMAIUR 10''95 (1.)
80mv. NOARA 15"60 (4.)
500m. HIART 1'23''46 (1.)
1000m. ANE 3'09''59 (1.)
Luzera NAIARA 3,37m (6.)
Pisua KATIXA 5,66m (5.)
Altuera ------- 
Erreleboak 4x80m. NOARA, ANE, HIART eta AMAIUR (2.)

Emaitzak HEMEN.
Argazkiak HEMEN.

Eta jarraian duzue laburpena, Hiartek grabatu eta bere aitak editatutako bideoa. Gozatu!


ZORIONAK NESKAK!!



2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

I. Oiartzungo slalom saria, berezia

Berezia izan zen larunbateakoa. Lehenengo aldiz Ane Asensio herrian konpetitzen ikusteko aukera izan genuen, slalom proban, eta giro polita sortu zen kiroldegian. Denbora oso onak lortzeaz gain (bere markaren bat hobetu zuen), gozatu egin zuen  Anek hainbeste lagun eta ezagunen artean. 

Gainontzeko parte-hartzaileek ere ikaragarrizko maila erakutsi zuten, eta ez hori bakarrik, jarrera bikaina eta kirola egiteko grina ere bai. Beraiek gozatu zuten, baina ikusleok gozatu genuen bereziki. Bukaeran, parte hartu zuten guztiek bere saria izan zuten, eta udalak ere omendalditxo bat egin nahi izan zion Ane herritarrari. 

Zorionak beraz kirolariei eta mila esker hurbildu zineten guztiei!




2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Ane Asensioren debuta herrian

Haurtzaro Atletismo Taldeak ongi ezagutzen du Ane Asensioren jarrera eta gaitasuna. Aurten gertutik ikusteko aukera izan dugu. Atletismo egokituan eta slalomean, bietan aritu da bikain. Baina oraingoan gainontzeko oiartzuarrek ere kirol egokituko slalom proba ezagutzeko aukera izango duzue.

Bihar larunbata, arratsaldeko 16:00tan hasi eta 19:00ak arte, proba ezagutu, kirolariak animatu eta zuek ere probatzeko aukera izango duzue!


Animo Ane Asensio 
eta parte hartuko duzuen 
kirolari guztiak!