2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Proba konbinatuetako zonaldeko kanporaketa, igandean

Igande honetan burutuko da, Plaiaundin, oarsoaldea-bidasoaldeko proba konbinatuetako kanporaketa. Gipuzkoako proba konbinatuetako txapelketan parte hartu ahal izateko, sailkatzeko proba hauek jokatzen dira aurretik, zonaldeka.

Bertara joateko, igandean goizeko 9:30ean gelditu gara ikastolako aparkalekuan (bertan elkartu eta elkarrekin joango gara Plaiaundira).

Denek proba guztietan parte hartu beharko dute, eta hiru probatan lortutako puntuak batzen dira.
(Benjaminek ez dute Gipuzkoako txapelketarik, ohiko probak izango dira)

Hauxe da igandeko ordutegia:

ORDUA    BENJAMINAK    ALEBINAK     INFANTILAK

10,30                                        Longitud 1 y 2        80 Vallas
10,45                     50 m.                                         Peso 1 y 2
11,00                                             60 m.
11,15         Salto a pies juntos         Peso 1 y 2           Longitud 1 y 2
11,45                 50 Vallas                                          80 m.

2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Igandean, probak Plaiaundin

Hau da igandean Plaiaundin burutuko diren proben ordutegia:


ORDUABENJAMINAKALEBINAKINFANTILAK
10,15---Luzeera (N eta M)Txabalina (N eta M)
10,45------80m. (N eta M)
11,0050m (N eta M)------
11,15---60m (N eta M)Hirukoitza (N eta M)
11,30Txabalina (N eta M)------
11,45---500m (N eta M)---
12,00------500m (N eta M)


Bertara joateko, goizeko 9:30tan gelditu gara Ikastolako aparkalekuan.

(GARRANTZITSUA: Benjaminak 11:00tan hasten direnez, nahiko izango da 10:30tan Plaiaundin egotea, aurretik entrenatzaileei abixatuta). 

2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

Gipuzkoako pista estaliko txapelketa

Atzo jokatu zen Gipuzkoako pista estaliko kadete, jubenil eta junior mailako txapelketa Anoetako belodromoan. Bertan parte hartzen izan genituen taldeko gazteak: Aitzol, Ioritz eta Aritz junior mailan eta Nerea, Maider, Alazne, Jenia eta Julen jubenil mailan.

Aipatzekoa da Nereak altuera jauzian eta Julenek 200 metrotan martxoa hasieran Salamancan burutuko den Espainiako Txapelketarako minima lortu dutela dagoeneko. Atzokoan, gainera, domina banarekin joan ziren etxera: urrezkoarekin Julen eta zilarrezkoarekin Nerea. Zorionak bikote!

Baina, minimak eta dominak alde batera utzita, gure helburua atletismoarekin gozatu eta bakoitzak bere proban duen guztia ematea dela argi geratu zen berriz ere. A ze taldea! Zorionak denei lortutako markengatik eta jarraitu horrela!

Hauek izan ziren atzoko emaitzak:

200m:
Julen Perez, 23"27
Ioritz Labandibar, 26"03
Aitzol Toledo, 27"83

Alazne Garrido, 27"17 
Jenia Urkia, 34"20

1.500m:
Aritz Leonet, 4'42"53

Altuera:
Nerea Oyarzabal, 1,52m 
Maider CastaƱo, 1,37m.

Emaitzak guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.


2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

Atletismo egokitua eta Slalom proba martxan!

Denboraldi hasieran notizi pozgarri bat izan genuen Haurtzaro Atletismo Taldean. Ane Asensio lagun zaharra (bere anaia taldean ibilia da) animatu zen eta atletismoaz gain aulkiarekin egiten den Slalom proban parte hartu nahi zuela esan zigun. Zenbat ikasten ari garen ordutik!

Bi hilabete entrenatzen egin ondoren (Mindara elkarteko Itsasoren laguntzarekin), gabonetako oporrak iritsi eta ikastolako frontoian Slalomeko zirkuitua margotzeari ekin genion. Eta, nola ez, probatu beharra zegoen! Goiz batean taldekide batzuk elkartu eta oso gustura ibili ginen elkarrekin entrenatzen. Hemen duzue zirkuitua ezagutzeko bideo bat:

2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Federazioaren konzentrazioa, Gasteizen

Urteroko Gabonetako konzentrazioa Gasteizen izango da aurten, urtarrilaren 2tik 5ra. Federazioak antolatzen du, eta taldeko bost infantil daude bertan. Katixa, Alaitz, Naiara, Hiart eta Amaiur. Entrenatzeaz gain, ekintza desberdinak burutuko dituzte eta lagunak egiteko aukera bikaina izango dute gainera. 

Konzentrazioa jarraitzeko, federazioak facebookeko orrialde hau prestatu du:

Ongi pasa neskak!

San Silvestrean, inoiz baino haur gehiago

Eta urtea ongi bukatzeko, Oreretako San Silvestrean parte hartu genuen abenduaren 31an, urteroko ohitura jarraituz. Taldean beroketa egin ondoren, bakoitza bere lekura joan eta primeran pasa genuen, lehenengo haurrak eta gero helduak, urteko azken egunean kirola eginez. 

Amaiur, Ane eta Hiartek podiuma osatu zuten infantiletan, Unaxek lehenengo postua lortu zuen alebinetan, benjaminak ere bikain... baina emaitzak emaitza, esan beharra dago, bakoitzak bere helburu eta erritmoekin, oso lasterketa politak ikusi genituela. Zorionak parte hartu zenuten guztiei!

Eta helduetan ere parte hartze altua izan genuen:
6. Asier Urdampilleta
7. Xabier Eskudero
13. Mikel Hoyos
29. Felipe Mitxelena
34. Aritz Leonet

Sailkapena ikusteko, klikatu HEMEN. 


2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Aurten ere, Elkartasun Lasterketan

Aurten ere parte hartu nahi izan dugu urteko azkeneko igandean ospatzen den Elkartasun Lasterketan. Baina aurtengoa berezia izan da. Taldeko 30 kidek baino gehiagok parte hartu dugu guztira, haur eta helduen lasterketatan.  Urtea hobeto bukatu al daiteke? Zorionak ekipo!

Sailkapena ikusteko klikatu HEMEN.

Eta oraindik kirol gehiago egiteko gogoz gelditu zaretenok, ez ahaztu Oreretako San Silvestrean korri egiteko gelditu garela, 15:30tan udaletxe azpian. Animatu!


2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

"Cross Beach", hondartzan korrika

Aurten ere parte hartu dugu Kontxako hondartzan burutzen den "Cross Beach" ospetsuan. Lau korrikalarirekin bertaratu ginen eta primeran pasa genuen. Amaiur, Ane eta Hiart podiumera igo ziren infantiletan, eta Oier de Santiagok izugarrizko lasterketa bukaera egin zuen, betiko moduan. 

Berezia izan zen, argazkian ikusi datekeen moduan, infantil nesken sari banaketa. Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru neskak podiuma osatzen, lehenengo aldiz. Eta arratsaldea ongi bukatzeko, noski, uretara!!

Zorionak hirukote, eta zorionak Oier!!

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Larunbateko PLP probak

Zortzi atletek parte hartu zuten larunbatean belodromoan izan ziren PLPko probatan. Inoiz baino gehiagok. Horietako lauk, gainera, lehenengo aldia zuten: Aitzol, Jenia, Ioritz eta Aritz. Hauek izan ziren emaitzak:

60m:

Julen Perez                 7''37 
Ioritz Labandibar      8"12
Mattin Apaolaza        8"25
Aitzol Toledo              8"69

Alazne Garrido          8"38 
Intza Mitxelena          9"30
Jenia Urkia                 9"64

800m:

Alazne Garrido          2'36"97

1.000m:

Aritz Leonet               2'57"32
Ioritz Labandibar      3'01"66


ZORIONAK EKIPO!!


Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.




2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Igandean, 5. jardunaldia Plaiaundin

Igandean Plaiaundin izango den 5. jardunaldira joateko bi ordutegi desberdin jarri ditugu:

INFANTILAK, 9:15tan Ikastolako aparkalekuan,
BENJAMINAK, 10:00tan Ikastolako aparkalekuan.

(ALEBINEI, hesiak egingo badituzte behintzat, lehenengo orduan joatea komeni zaie, edo zuzenean Plaiaundira joatea 10:00tarako).


ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- --- Disko (N eta M)
10,30 --- --- Luzeera (N eta M)
10,45 --- 60m. Hesiak (N eta M) ---
11,00 50 Hesiak (N eta M) --- ---
11,30 Luzeera (N eta M) Vortex (N eta M) 80m. Hesiak (N eta M)
12,00 --- --- 1000 (N eta M)
12,15 --- 1000 (N eta M) ---