2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

Gipuzkoako pista estaliko txapelketa

Atzo jokatu zen Gipuzkoako pista estaliko kadete, jubenil eta junior mailako txapelketa Anoetako belodromoan. Bertan parte hartzen izan genituen taldeko gazteak: Aitzol, Ioritz eta Aritz junior mailan eta Nerea, Maider, Alazne, Jenia eta Julen jubenil mailan.

Aipatzekoa da Nereak altuera jauzian eta Julenek 200 metrotan martxoa hasieran Salamancan burutuko den Espainiako Txapelketarako minima lortu dutela dagoeneko. Atzokoan, gainera, domina banarekin joan ziren etxera: urrezkoarekin Julen eta zilarrezkoarekin Nerea. Zorionak bikote!

Baina, minimak eta dominak alde batera utzita, gure helburua atletismoarekin gozatu eta bakoitzak bere proban duen guztia ematea dela argi geratu zen berriz ere. A ze taldea! Zorionak denei lortutako markengatik eta jarraitu horrela!

Hauek izan ziren atzoko emaitzak:

200m:
Julen Perez, 23"27
Ioritz Labandibar, 26"03
Aitzol Toledo, 27"83

Alazne Garrido, 27"17 
Jenia Urkia, 34"20

1.500m:
Aritz Leonet, 4'42"53

Altuera:
Nerea Oyarzabal, 1,52m 
Maider CastaƱo, 1,37m.

Emaitzak guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.


2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

Atletismo egokitua eta Slalom proba martxan!

Denboraldi hasieran notizi pozgarri bat izan genuen Haurtzaro Atletismo Taldean. Ane Asensio lagun zaharra (bere anaia taldean ibilia da) animatu zen eta atletismoaz gain aulkiarekin egiten den Slalom proban parte hartu nahi zuela esan zigun. Zenbat ikasten ari garen ordutik!

Bi hilabete entrenatzen egin ondoren (Mindara elkarteko Itsasoren laguntzarekin), gabonetako oporrak iritsi eta ikastolako frontoian Slalomeko zirkuitua margotzeari ekin genion. Eta, nola ez, probatu beharra zegoen! Goiz batean taldekide batzuk elkartu eta oso gustura ibili ginen elkarrekin entrenatzen. Hemen duzue zirkuitua ezagutzeko bideo bat:

2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

Federazioaren konzentrazioa, Gasteizen

Urteroko Gabonetako konzentrazioa Gasteizen izango da aurten, urtarrilaren 2tik 5ra. Federazioak antolatzen du, eta taldeko bost infantil daude bertan. Katixa, Alaitz, Naiara, Hiart eta Amaiur. Entrenatzeaz gain, ekintza desberdinak burutuko dituzte eta lagunak egiteko aukera bikaina izango dute gainera. 

Konzentrazioa jarraitzeko, federazioak facebookeko orrialde hau prestatu du:

Ongi pasa neskak!

San Silvestrean, inoiz baino haur gehiago

Eta urtea ongi bukatzeko, Oreretako San Silvestrean parte hartu genuen abenduaren 31an, urteroko ohitura jarraituz. Taldean beroketa egin ondoren, bakoitza bere lekura joan eta primeran pasa genuen, lehenengo haurrak eta gero helduak, urteko azken egunean kirola eginez. 

Amaiur, Ane eta Hiartek podiuma osatu zuten infantiletan, Unaxek lehenengo postua lortu zuen alebinetan, benjaminak ere bikain... baina emaitzak emaitza, esan beharra dago, bakoitzak bere helburu eta erritmoekin, oso lasterketa politak ikusi genituela. Zorionak parte hartu zenuten guztiei!

Eta helduetan ere parte hartze altua izan genuen:
6. Asier Urdampilleta
7. Xabier Eskudero
13. Mikel Hoyos
29. Felipe Mitxelena
34. Aritz Leonet

Sailkapena ikusteko, klikatu HEMEN. 


2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Aurten ere, Elkartasun Lasterketan

Aurten ere parte hartu nahi izan dugu urteko azkeneko igandean ospatzen den Elkartasun Lasterketan. Baina aurtengoa berezia izan da. Taldeko 30 kidek baino gehiagok parte hartu dugu guztira, haur eta helduen lasterketatan.  Urtea hobeto bukatu al daiteke? Zorionak ekipo!

Sailkapena ikusteko klikatu HEMEN.

Eta oraindik kirol gehiago egiteko gogoz gelditu zaretenok, ez ahaztu Oreretako San Silvestrean korri egiteko gelditu garela, 15:30tan udaletxe azpian. Animatu!


2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

"Cross Beach", hondartzan korrika

Aurten ere parte hartu dugu Kontxako hondartzan burutzen den "Cross Beach" ospetsuan. Lau korrikalarirekin bertaratu ginen eta primeran pasa genuen. Amaiur, Ane eta Hiart podiumera igo ziren infantiletan, eta Oier de Santiagok izugarrizko lasterketa bukaera egin zuen, betiko moduan. 

Berezia izan zen, argazkian ikusi datekeen moduan, infantil nesken sari banaketa. Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru neskak podiuma osatzen, lehenengo aldiz. Eta arratsaldea ongi bukatzeko, noski, uretara!!

Zorionak hirukote, eta zorionak Oier!!

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Larunbateko PLP probak

Zortzi atletek parte hartu zuten larunbatean belodromoan izan ziren PLPko probatan. Inoiz baino gehiagok. Horietako lauk, gainera, lehenengo aldia zuten: Aitzol, Jenia, Ioritz eta Aritz. Hauek izan ziren emaitzak:

60m:

Julen Perez                 7''37 
Ioritz Labandibar      8"12
Mattin Apaolaza        8"25
Aitzol Toledo              8"69

Alazne Garrido          8"38 
Intza Mitxelena          9"30
Jenia Urkia                 9"64

800m:

Alazne Garrido          2'36"97

1.000m:

Aritz Leonet               2'57"32
Ioritz Labandibar      3'01"66


ZORIONAK EKIPO!!


Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.




2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Igandean, 5. jardunaldia Plaiaundin

Igandean Plaiaundin izango den 5. jardunaldira joateko bi ordutegi desberdin jarri ditugu:

INFANTILAK, 9:15tan Ikastolako aparkalekuan,
BENJAMINAK, 10:00tan Ikastolako aparkalekuan.

(ALEBINEI, hesiak egingo badituzte behintzat, lehenengo orduan joatea komeni zaie, edo zuzenean Plaiaundira joatea 10:00tarako).


ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- --- Disko (N eta M)
10,30 --- --- Luzeera (N eta M)
10,45 --- 60m. Hesiak (N eta M) ---
11,00 50 Hesiak (N eta M) --- ---
11,30 Luzeera (N eta M) Vortex (N eta M) 80m. Hesiak (N eta M)
12,00 --- --- 1000 (N eta M)
12,15 --- 1000 (N eta M) ---

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Ane, Hiart eta Amaiur, bikain Arandako krosean

Ostiralean federazioko autobusean Donostitik atera eta Arandan bertan lo egin ondoren, lasterketa bikaina egin zuten Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru korrikalari gazteek. 

Anek 8. postuan bukatu zuen kadete mailan eta Amaiurrek 6. eta Hiartek 19. postuan infantil mailan. Oso emaitza ona, bereziki leku desberdinetatik gerturatutako korrikalariak zeudela kontutan hartuta. 

Hasieratik bukaerara erritmo ikaragarrian osatu zituzten bi lasterketak. Eta hori gutxi balitz, primeran pasa zuten sailkatutako gainontzeko gipuzkoarrekin ere, lagun berriak eginez eta Salouko aste santuko konzentraziorako prestatuz.

ZORIONAK NESKAK!

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.


2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Ane, Hiart eta Amaiur, Aranda de Dueroko krosera sailkatuak

Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak antolatuta, Gipuzkoa osoko hamarna infantil, kadete, jubenil eta junior joango dira gaur arratsaldean Aranda de Duerora, biharko krosean parte hartzeko asmoz. Bost mutil eta bost neska joango dira maila bakoitzetik (infantiletan hamar eta hamar), eta Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru infantil neska egongo dira bertan: ANE ETXEBESTE, HIART IBARGUREN eta AMAIUR ERRAZKIN.  

Gustora ibili dira Anoetako mini-estadioan entrenatzen, Aitor eta Leireren aldamenean (gure lagunak eta hauek ere kroserako sailkatuak) eta, nola ez, Trihas Gebre handiarekin. 

Kroseko informazio gehiago HEMEN.

Zorte on hirukote!!