2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

San Silvestrean, inoiz baino haur gehiago

Eta urtea ongi bukatzeko, Oreretako San Silvestrean parte hartu genuen abenduaren 31an, urteroko ohitura jarraituz. Taldean beroketa egin ondoren, bakoitza bere lekura joan eta primeran pasa genuen, lehenengo haurrak eta gero helduak, urteko azken egunean kirola eginez. 

Amaiur, Ane eta Hiartek podiuma osatu zuten infantiletan, Unaxek lehenengo postua lortu zuen alebinetan, benjaminak ere bikain... baina emaitzak emaitza, esan beharra dago, bakoitzak bere helburu eta erritmoekin, oso lasterketa politak ikusi genituela. Zorionak parte hartu zenuten guztiei!

Eta helduetan ere parte hartze altua izan genuen:
6. Asier Urdampilleta
7. Xabier Eskudero
13. Mikel Hoyos
29. Felipe Mitxelena
34. Aritz Leonet

Sailkapena ikusteko, klikatu HEMEN


2015(e)ko abenduaren 27(a), igandea

Aurten ere, Elkartasun Lasterketan

Aurten ere parte hartu nahi izan dugu urteko azkeneko igandean ospatzen den Elkartasun Lasterketan. Baina aurtengoa berezia izan da. Taldeko 30 kidek baino gehiagok parte hartu dugu guztira, haur eta helduen lasterketatan.  Urtea hobeto bukatu al daiteke? Zorionak ekipo!

Sailkapena ikusteko klikatu HEMEN.

Eta oraindik kirol gehiago egiteko gogoz gelditu zaretenok, ez ahaztu Oreretako San Silvestrean korri egiteko gelditu garela, 15:30tan udaletxe azpian. Animatu!


2015(e)ko abenduaren 20(a), igandea

"Cross Beach", hondartzan korrika

Aurten ere parte hartu dugu Kontxako hondartzan burutzen den "Cross Beach" ospetsuan. Lau korrikalarirekin bertaratu ginen eta primeran pasa genuen. Amaiur, Ane eta Hiart podiumera igo ziren infantiletan, eta Oier de Santiagok izugarrizko lasterketa bukaera egin zuen, betiko moduan. 

Berezia izan zen, argazkian ikusi datekeen moduan, infantil nesken sari banaketa. Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru neskak podiuma osatzen, lehenengo aldiz. Eta arratsaldea ongi bukatzeko, noski, uretara!!

Zorionak hirukote, eta zorionak Oier!!

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Larunbateko PLP probak

Zortzi atletek parte hartu zuten larunbatean belodromoan izan ziren PLPko probatan. Inoiz baino gehiagok. Horietako lauk, gainera, lehenengo aldia zuten: Aitzol, Jenia, Ioritz eta Aritz. Hauek izan ziren emaitzak:

60m:

Julen Perez                 7''37 
Ioritz Labandibar      8"12
Mattin Apaolaza        8"25
Aitzol Toledo              8"69

Alazne Garrido          8"38 
Intza Mitxelena          9"30
Jenia Urkia                 9"64

800m:

Alazne Garrido          2'36"97

1.000m:

Aritz Leonet               2'57"32
Ioritz Labandibar      3'01"66


ZORIONAK EKIPO!!


Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.




2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

Igandean, 5. jardunaldia Plaiaundin

Igandean Plaiaundin izango den 5. jardunaldira joateko bi ordutegi desberdin jarri ditugu:

INFANTILAK, 9:15tan Ikastolako aparkalekuan,
BENJAMINAK, 10:00tan Ikastolako aparkalekuan.

(ALEBINEI, hesiak egingo badituzte behintzat, lehenengo orduan joatea komeni zaie, edo zuzenean Plaiaundira joatea 10:00tarako).


ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- --- Disko (N eta M)
10,30 --- --- Luzeera (N eta M)
10,45 --- 60m. Hesiak (N eta M) ---
11,00 50 Hesiak (N eta M) --- ---
11,30 Luzeera (N eta M) Vortex (N eta M) 80m. Hesiak (N eta M)
12,00 --- --- 1000 (N eta M)
12,15 --- 1000 (N eta M) ---

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Ane, Hiart eta Amaiur, bikain Arandako krosean

Ostiralean federazioko autobusean Donostitik atera eta Arandan bertan lo egin ondoren, lasterketa bikaina egin zuten Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru korrikalari gazteek. 

Anek 8. postuan bukatu zuen kadete mailan eta Amaiurrek 6. eta Hiartek 19. postuan infantil mailan. Oso emaitza ona, bereziki leku desberdinetatik gerturatutako korrikalariak zeudela kontutan hartuta. 

Hasieratik bukaerara erritmo ikaragarrian osatu zituzten bi lasterketak. Eta hori gutxi balitz, primeran pasa zuten sailkatutako gainontzeko gipuzkoarrekin ere, lagun berriak eginez eta Salouko aste santuko konzentraziorako prestatuz.

ZORIONAK NESKAK!

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.


2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Ane, Hiart eta Amaiur, Aranda de Dueroko krosera sailkatuak

Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak antolatuta, Gipuzkoa osoko hamarna infantil, kadete, jubenil eta junior joango dira gaur arratsaldean Aranda de Duerora, biharko krosean parte hartzeko asmoz. Bost mutil eta bost neska joango dira maila bakoitzetik (infantiletan hamar eta hamar), eta Haurtzaro Atletismo Taldeko hiru infantil neska egongo dira bertan: ANE ETXEBESTE, HIART IBARGUREN eta AMAIUR ERRAZKIN.  

Gustora ibili dira Anoetako mini-estadioan entrenatzen, Aitor eta Leireren aldamenean (gure lagunak eta hauek ere kroserako sailkatuak) eta, nola ez, Trihas Gebre handiarekin. 

Kroseko informazio gehiago HEMEN.

Zorte on hirukote!!

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

...eta urtero bezala, Haurtzaro Atletismo Taldea laguntzaile!

Gainera, proba desberdinetan parte hartzeaz gain, laguntzaile moduan ere jator-jator aritzen dira gure korrikalari gaztetxoak.

Igandean ere, urtero bezala, Donostiko maratoian laguntzen ibili ziren. Argazkia atzokoa ez bada ere, atzo eta aurreko guztietan lanean aritu zareten guztioi: 



ESKERRIK ASKO!! 

Asteburu bete-betea

Denetik izan dugu pasa den asteburuan. Infantilen konzentrazioa, txikien Hondarribiko probak, maratoia... Eskerrak talde-lanean primeran moldatzen garen!

Alde batetik, Gipuzkoako Federakuntzak antolatutako infantil eta kadeteen fondoko konzentrazioa izan genuen, larunbatean. Hiart Ibarguren, Ane Etxebeste eta Amaiur Errazkin aukeratuak izan ziren bertara joateko, Gipuzkoako beste 12 korrikalarirekin batera. Entrenamendu bikaina egin ondoren, elkarrekin bazkalduz eman genion bukaera aurtengo lehenengo konzentrazioari. 

HEMEN duzue informazio gehiago.

Bestetik, igandeetako 4. jardunaldia izan genuen Hondarribian. Benjaminak eta alebinak joan ziren bertara, eta Julen Perez eta Xabier Belaunzaren laguntzarekin primeran aritu ziren proba desberdinetan. Pixkanaka-pixkanaka proba hauetara ohitutzen ari dira taldeko txikienak. Aupa zuek! (Laster izango dituzue 3. eta 4. jardunaldietako emaitzak ikusgai).

Eta bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi Mikel Hoyosek Donostiko maratoian lortutako emaitza. 2 ordu eta 43 minututan bukatu zuen proba Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalari beteranoak.Zorionak Mikel! 

Maratoiko emaitzak HEMEN

ZORIONAK DENEI!


2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Pistako 4. jardunaldia, igandean Hondarribin

Igande honetan burutuko da, Hondarribin, 2015-2016 denboraldiko 4. jardunaldia, eguraldiak uzten badu behintzat. Bertara joateko 10:15etan gelditu gara, Ikastolako aparkalekuan. (Zuzenean joaten zaretenak, 10:30 Hondarribiko pistan).

Hau izango da igandeko ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK



11,15 Txabalina (N eta M) 60 (N eta M)
11,45 --- 500 (N eta M)
12,00 --- ---
12,15 250 (N eta M) ---