Maiatza amaitzearekin batera, ikasturte honetako atletismo saioei amaiera emango diogu. Ikasturte hau agurtzeko merendola izango dugu maiatzaren 28an, astelehenean, betiko orduan, 18:00tatik 19:00etara.
Gaztetxoek ez dute jateko ezer ekarri behar, Haurtzaro Atletismo Taldea arduratuko da janariaz. Baten batek alergia edo intolerantziarik badu, gurekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu kontuan hartu ahal izateko.
Merendolan, urtero bezala, ur jolasak egiten ditugu eguraldi ona egiten badu. Beraz, aldatzeko arropa eta uretako jantziak ekartzeko eskatzen dugu.
Kaixo ekipo! Dakizuen bezala, azken bi aste hauetan Gipuzkoako txapelketak izan ditugu. Pasa den apirilaren 15ean Elgoibarren izan ziren frogak. Bertan, kuadrilla polita elkartu ginen eta emaitza ezin hobeak lortu genituen:
Bestalde, apirilaren 29an Eibarreko pistara joan ginen Gipuzkoako txapelketako 2 jardunaldian parte hartzera. Goiz ederra pasa genuen eta emaitza oso onak lortu genituen. Aldi honetan altueran, 150 metrotan, hirukoitza jauzian eta pisu jaurtiketan hartu genuen parte:
Asteburu honetan, Plaiaundin izango dugu Gipuzkoako txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia. Aukera oso ona da probintziako hoberenekin parte hartzeko eta batez ere, markak hobetzeko! Animatu!